Ekialdebus autobusen aldaketak Irunen eta ordutegi berriak

E22 (Hondarribia-Ospitala-Txingudi merkatalgunea, Belaskoenea eta Kateatik) Aldizkotasuna: Lehen bezela orduro da, baina orain igande eta jaiegunetan ere dabil. (Ordutegia) Ibilbidea: Ez da Irun erdialdean sartzen. Lehen autobusa, 07:25ekoa, Araso ind...

E22 (Hondarribia-Ospitala-Txingudi merkatalgunea, Belaskoenea eta Kateatik)

  • Aldizkotasuna: Lehen bezela orduro da, baina orain igande eta jaiegunetan ere dabil. (Ordutegia)
  • Ibilbidea: Ez da Irun erdialdean sartzen. Lehen autobusa, 07:25ekoa, Araso industrialdunera doa, eta ez Txingudira.

E24 (Irun-Ibaeta-Amara)

  • Ordutegiak: 07:15ean eta 08:15ean abiatzen da Gipuzkoa etorbidetik. Hondarribitik abiatzen den E23arekin elkartzen denean, E28 izena hartzen du. (Ordutegia)
  • Ibilbidea: Gipuzkoa etorbidetik abiatu baino lehenago E28 pasatzen ez den geltokietatik pasatzen da: Belaskoenea, Aldabe mendia, Gibeanaka, Gurutze Gorria eta Colon pasealekua.

E25 (Irun-Hondarribia)

  • Aldizkotasuna: Hamabost minuturo; lehen 20 minuturo zen. (Ordutegia)
  • Ibilbidea: Udalak eskatuta ez da Palmera-Monterora iristen, Larreaundiraino baizik: Hondarribitik Gipuzkoa eta Euskal Herria etorbideetatik jeisten da, eta itzuleran ibilbide bera egiten du, kontrako norabidean.

E26 (Irun-Errenteria-Pasaia-Donostia)

  • Aldizkotasuna: Ordu erdiro, salbuespenetan ezik. Lehen orduro zen. (Ordutegia)
  • Ibilbidea: Irunen geltoki berriak izango ditu: Oinaurre eta Elizatxo 54 (Donostiako norabidean), eta Oinaurre, Belaskoenea y eta Letxunborro etorbidea (Irungo norabidean).

E27 (Hondarribia-Irun-Errenteria-Pasaia-Donostia, larunbat, igande eta jaiegunetan)

  • Aldizkotasuna: Ordu erdiro; lehen orduro zen. (Ordutegia)

E78 (gauekoa, larunbatetan)

  • Aldizkotasuna: 40 minuturo. Lehen orduro zen eta hiru bidai gutxiago egiten zituen. (Ordutegia)
  • Ibilbidea: E-25aren (Irun-Hondarribia) ibilbidea egiten du, Larreaundiraino.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.