Oarsoinua jaialdia, 18:00etatik aurrera

Hilabeteetan elkartu eta elkar ezagutu ondoren, gaur izango da oarsoMusikak antolatutako lehen ekimena. Oarsoinua deitu diote, eta bertan oarsoMusika lantaldean parte hartzen ari diren taldeek joko dute, Errenteria-Oreretako zenbait tabernatan eta gaztetxean. Hona emanaldien ordutegiak eta tokiak: 18:00etan, Landaren: Axila. 18:00etan, De Cyne Reynan: Kaso Mai. 18:30ean, Mikelazulon: Juan Mari Beltran. 19:00etan, Kellysen: Incognita. 19:30ean, Landaren: Kakahuete. 20:00etan, Mikelazulon: Imanol Carballo. 20:30ean, Kellysen: Anonimos. 22:00etatik aurrera, gaztetxean: Arashi, Toil, Korumba, Nonguayaz eta DJ sorpresa.  

errenteriako hitza

Ekialdebus autobusen aldaketak Hondarribian eta ordutegi berriak

E-20 (Hondarribia-Errenteria-Pasai Antxo-Donostia) Aldizkotasuna: 08:30etik aurrera ordu erdiro, ez ez orduro. (Ordutegia) Ibilbidea: Astegunetan ez da Irunen sartzen, eta ez da Mendelun geratzen; Mendelukoek E26a (Irun-Errenteria-Antxo-Donostia), hartu behar dute, Gibanakan edo Gurutze Gorrian. Larunbat, igande eta jaiegunetan E27a bilakatzen da, eta Irundik joaten da. E21 (Hondarribia-aireportua-Donostia) Aldizkotasuna: Ordu eta laurdenero, 06:00etatik 20:15era. Igande eta jaiegunetan azken autobusa 20:55ean irtengo da Hondarribitik (lehen 20:30ean). (Ordutegia) E22 (Hondarribia-Ospitala-Txingudi merkatalgunea, Belaskoenea eta Kateatik) Ibilbidea: Ez da Irun erdialdean sartzen. Lehen autobusa, 07:25ekoa, Araso industrialdunera doa, eta ez Txingudira. Aldizkotasuna: Lehen bezela orduro da, baina orain igande eta jaiegunetan ere dabil. (Ordutegia) E23 (Hondarribia-Puiana-Ibaeta-Amara) Ordutegia: 06:40an eta 07:40an abiatzen da Hondarribitik. 08:40tik aurrera Irun barrenetik joango da; Irunen E28 izena hartuko du. (Ordutegia) E25 (Irun-Hondarribia) Aldizkotasuna: Hamabost minuturo; lehen 20 minuturo zen. (Ordutegia) Ibilbidea: Ez da Palmera-Monterora iristen, Larreaundiraino baizik: Hondarribitik Gipuzkoa eta Euskal Herria etorbideetatik jaisten da, eta itzuleran ibilbide bera egiten du, kontrako norabidean. Matxin Artzu kaleko lanak direla-eta autobs guztiak Hondarribira Gornutzetik sartuko dira. E78 (gauekoa, larunbatetan) Aldizkotasuna: 40 minuturo. Lehen orduro zen eta hiru bidai gutxiago egiten zituen. Lehen autobusa 23:10an ateratzen da Hondarribitik eta azkena 06:00etan. Irungo lehena 23:25an Larreaunditik eta azkena 06:15ean. (Ordutegia) Ibilbidea: E-25aren (Irun-Hondarribia) ibilbidea egiten [...]

hondarribiko hitza

Lezo Zero Zabor taldea osatu nahi dute

Pasa den asteartean, Usurbil Zero Zabor taldeko bi kidek hitzaldia eman zuten herrian. Herritarren interesa piztu zuen solasaldiak. Interes hori ikusita, herritar talde batek Lezo Zero Zabor taldea sortzeko beharra ikusi du. Talde hori osatzen hasteko ...

lezoko hitza

Kantu jiraren entsegua, asteartean

Kantu jiraren entsegua deitu dute astearterako. 19:30ean egingo dute, Antxoko Kultur Etxean. Herritarrei animatzeko deia egin diete, beste behin.

pasaiako hitza

Kaldereroak arratsean iritsiko dira Oiartzuna

Inauterien ondoren aurten, baina iritsiko dira herrira kaldereroak. 18:45ean aterako da konpartsa Aialde kaletik, eta Doneztebe plazan ekitaldia eskainiko du. Bihar, berriz, artzainen eta inudeen txanda izango da. Egitaraua, hemen dago.

nagore vega

Bertsotan, Euskararen Hilabetearen baitan

Bertso afaria antolatu dute Hendaiako Besta Komiteak eta Bertsularien Lagunak elkarteak, hilaren 16an, Merkatu Zaharrean. Bertsoen arteko ekitaldia, Euskararen Hilabetearen baitan antolatu dute bi elkarteek. Bertan ariko dira besteak beste, Andoni Egaña, Jon Maia, Sustrai Colina eta Odei Barroso bertsolariak. Gaualdia 20:00etan hasiko da triki-aperitifarekin. Ttrikitilariek alaitutako zintzur-bustitzea izanen da, txistor erre pixka batekin. Ondotik, 21:00etan, afaria izanen da, honako menu honekin: bakailaoa piperradarekin,aAhate-bularkia patata frijituekin, ardi gasna, pastiza, kafea eta patxarana, hori guztia Hendaiako sagarno txotxak lagunduta. . 16 urte beherakoentzat 16 euroan salgai dira sarrerak, eta gainontzekoentzat, 20 euroan. Erreserbak martxoaren 9ra arte egin daitezke asko jota, eta horretarako Turismo Bulegora, Besta Komitera edota Bertsularien Lagunak elkartera (0559541504) jo dezakete interesatuek.  

hendaiako hitza

Pala partida, gaur gauean, Madalensoron

Txost 1-Urnieta 1 partida izango da gaur Madalensoron, 21:00etan. Udaberri Txapelketaren barneko partida da, pala motzekoa.

oiartzungo hitza

Mus txapelketa eta derbia, Kamio tabernan

Kamio tabernan bi ekimen antolatu ditu astebururako. Lehena, bihar: 16:00etatik aurrera mus txapelketa egingo dute tabernan. Lehen hiru bikoteek sariak jasoko dituzte. Etzi, bestalde, Athleticek eta Realak derbia jokatuko dutelako barrikotea antolatu d...

pasaiako hitza

EAJk kritikatu du atez atekoa aztertzeko alkateak bozeramaileen batzordea deitu ez izana

Atez atekoari buruz argipenak emateko aurreko astean Pasaiako EAJren udal taldeak bozeramaileen batzordea biltzeko eginiko eskaerari alkateak ezezkoaerkin erantzun izana kritikatu dute jeltzaleek. Nahikari Oterminek azaldu duenez “eskaera horretan, gure herrian atez atekoa ezartzeko eta honen bideragarritasuna aztertzeko egin ziren txostenak, gainontzeko taldeei zuzenean azaltzea eskatzen” zuten. Alkatearen erantzuna “zentzugabea” dela uste du Oterminek: “Erantzuna guztiz zentzugabea izan da. Onartzen du ez duela inongo azterketarik, eta behin maiatzeko udalbatzan erabakia hartuta, orduan hasiko direla atez atekoaren bideragarritasuna aztertzen. Ikuspuntu logiko baten aldetik, erabakiak honen ondorioak zeintzuk izango diren jakinda hartu behar dira, kasu honetan, ondorio praktiko eta ekonomikoak zeintzuk izango diren jakinda”. Gainera, alkateak emandako erantzunean gezurretan ari dela uste dute jeltzaleek, hauteskunde programan Bilduk atez atekoaren apustu garbia egin zuela esaten duenean. “Bilduren programan ez da gai honi buruzko inongo aipamenik egiten”, argitu du EAJk.

pasaiako hitza

Emakumeak eta enplegua landuko dituzte tailer batean

Mujer y empleo: nuevos retos (Emakumea eta enplegua: erronka berriak) tailerra antolatu du Bidasoa Bizirik Garapen Agentziak, martxoaren 8aren harira. Tailerra, martxoaren 5ean eta 6an garatuko da, ordutegi berean.

irungo hitza

Ondarra elkarteak batzarra egingo du datorren larunbatean

Ondarra elkarteak ohiko batzar nagusia deitu du datorren larunbaterako. 17:00etan izango da lehen deialdia, eta 17:30ean bigarrena. Honako gaiak jorratuko dituzte: aurreko akten onarpena, 2011ko kontuen balantzea, 2011ko jarduera, Zuzendaritza Batzordea berritzea, eta eskari-galderak.  

errenteriako hitza

Anai Arrebak: ‘Maite zaitut, ez!’

Anai Arrebak taldearen bideoklip ofiziala da honakoa. Garberan eta Tolosako Bonberenean grabatutakoa. Victor Rius Errandok, Anuska Peñalba Ariztimuñok eta Aritz Bilbaok zuzendu dute.

pasaiako hitza

‘Mugaritz BSO’, jatetxeari buruzko dokumentala

Asteazkenean eman zuten lehen aldiz ETB1ean. Honela deskribatzen dute: “Proiektuak bidaia musikal harrigarria proposatzen du, Mugaritz jatetxearen plateren elaborazio, konposizio eta esentzian barrena murgilduz”. Ordu bat eta hamar minutu i...

errenteriako hitza

Ekialdebus autobusen aldaketak Irunen eta ordutegi berriak

E22 (Hondarribia-Ospitala-Txingudi merkatalgunea, Belaskoenea eta Kateatik) Aldizkotasuna: Lehen bezela orduro da, baina orain igande eta jaiegunetan ere dabil. (Ordutegia) Ibilbidea: Ez da Irun erdialdean sartzen. Lehen autobusa, 07:25ekoa, Araso ind...

irungo hitza

Herri baratzen egitasmoan izena emateko epea ireki dute

Otsailaren 15ean aurkeztu zuten Lezon herri baratzeak egiteko egitasmoa. Gezalan egin zuten bilerara 50 lagun inguru agertu ziren eta udalak nabarmendu du “egitasmoak oso harrera ona” izan duela. Baratze bat eduki nahi duten lezoarrek martx...

lezoko hitza

Aldarrikapen ozenak emakumeen eskubideen aldeko egunean

Hamaika ekitaldi antolatu dituzte Irungo Udalak, eta elkarte zein eragile ezberdinek Martxoak 8 Emakumearen Nazioarteko Egunaren harira. Aldarrikapenak aldarrikapen, ondoko ekitaldiak dira momentura arte aurreratutakoak: - Emakume ijitoen arteko topake...

irungo hitza

Gazteentzako zinema, bihar, Kultur Etxean

Pasaiako Udaleko Gizarte Ekintza Saileko kale hezitzaileek antolatuta, zinema emanaldiaz gozatzeko aukera izango dute Antxoko gazteek bihar, 16:30etik aurrera, Kultur Etxean. Surfak zoratuta izeneko lana ikusteko aukera izango dute.

pasaiako hitza

Ohorezko Erregionaleko taldea, bigarren

Trintxerperen kontrako derbia jokatuko du Oiartzunek bihar, 16:30ean, Don Boscon. Oiartzuarrak sailkapeneko bigarrenak dira, 42 punturekin. Liderra Anaitasuna da, 47 punturekin.

oiartzungo hitza

Kantu eta dantza, igandea alaitzeko

Irunen kantu eta dantza izango da igandean, Meakako Adixkideak taldearen eskutik.

irungo hitza

Bakio eta Gorliz artean ariko dira bihar, Irungo Mendizaleak

Irungo Mendizaleak elkarteak Euskal kostaldea ezagutzeko mendi irteera antolatu du bihar, Bakio eta Gorliz artean.

irungo hitza
Gehiago