‘Javierada’ egingo du Erlaitzek asteburuan

Javierada antolatu du Erlaitz Mendi elkarteak asteburu honetan. Informazio gehiagorako elkartera deitu (943635838) edota Irusta Kiroletara (943611739)

irungo hitza

Cafes Aitonaren kontra jokatuko du Saskilagunak-ek

Cafes Aitona B laugarrena da sailkapenean. Eta Hirugarren Mailako Saskilagunak taldeak aurrean izango du bihar, 18:15ean, Elorsoron. Partida gogorra izango dute etxekoek. Sailkapenari dagokionez, oiartzuarrak azkenaurrenak dira 14 punturekin. Azkeneko ...

oiartzungo hitza

‘Significado’ erakusketa Espacio… por favor aretoan

Significado (Esanahia) Soomstudioren erakusketa ikusgai izango da 15era bitarte, Espacio… por favor aretoan. Ordutegia: Astelenehetik larunbatera: 11:00etatik 13:30etara, eta 17:00etatik 20:30era.

irungo hitza

Krisiari buruzko hitzaldia Joseba Garmendia ekonomilariarekin

Asteartean Joseba Garmendia ekonomilariak hitzaldia emango du, 19:30ean, Reina aretoan. Krisiari buruz ariko da ekonomilaria: Krisi ekonomikoa gaur eta hemen. Batera baik antolatu du hitzaldia, eta herritar guztiak daude gonbidatuta.

errenteriako hitza

Iran hobeto ezagutzeko parada

Iran diaporama emanaldia antolatu du Irun Iruten elkarteak, martxoaren 15erako, ostegunarekin. Diapositiba eta musikaren bitartez osatutako dokumentala da.

irungo hitza

Oiartzunek lider jarraitzen du, eta Power Rangers taldea laugarrena da

Areto futboleko Oiartzunek (Gipuzkoako Lehen Mailan), lider jarraitzen du. 39 puntu ditu.Bigarrena Zurt taberna taldea da, 36 punturekin. Oiartzunek Horbel tabernaren kontra jokatuko du bihar, 16:30ean, Hernaniko kiroldegian. Bigarren Mailako Power Ran...

oiartzungo hitza

Neskek etxean jokatuko dute

Mondragon taldearen kontra jokatuko du Espainiako Bigarren Mailako Oiartzunek bihar. 16:30ean hasiko da partida, Karla Lekuona zelaian. Oiartzuarrak sailkapeneko bigarrenak dira, 35 punturekin. Athletic liderrak 41 ditu.

oiartzungo hitza

‘Abadiaren eremuan euskaraz mintza’ antolatu dute

Abadia eremuan euskaraz mintza ekimena antolatu dute astelehenean, Euskararen Hilabetearen baitan. Ahozko praktiken (ahotsa, arnasa, gorputza…) lantzea, euskal idazleen testuen inguruan eginen dute Larretxean. Ekimena, pertsona orori irekia eta...

hendaiako hitza

Gazteek batzarra egingo dute gaur, gaztetxean

Oreretako Gazte Asanbladak deituta, batzarra egingo dute gaur arratsaldean gaztetxean. Batzarra herriko ahalik eta gazte gehienengana zabaltzea da deialdiaren helburua, eta 18:00etan jarri dute ordua. Herriko gazte guztiak animatu dituzte batzarrera jo...

errenteriako hitza

Herri batzarra bihar, M15en eskutik

Bidasoaldeko M15 mugimenduak herri batzarra egingo du bihar eguerdian, Zabaltza plazan. Jorratuko diren gaien artean, besteak beste daude: desjabetzeak, mugimenduaren bide berriak, lan erreforma, Euskal Herriko txanpon libreen mintegia eta eztabaida i...

irungo hitza

Kale ekintza, bihar goizean

Asteburuko kale ekintza bihar izango da, bain arratsaldez beharrean, goizez: 11:15ean Doneztebe plazan. Puzgarriak egongo dira, jolasak ere bai eta opariak ere banatuko dituzte haurren artean.

oiartzungo hitza

Zabalzaren erakusketa abiatuko dute gaur

Jose Maria Zabalza; irundar zinezale amorratua erakusketa gaurtik aurrera eta apirilaren 22ra arte ikusteko aukera izango da, Amaia KZn. Zabalza, “edozein glamour motatik aparte ibili zen beti, eta zinegile heterodoxo eta berezia zen”. Irun...

irungo hitza

Astea iruditan

oarso bidasoko hitza

Dardo txapelketan, bakarrik ere bai

Makutxo tabernan I. Dardo Txapelketa antolatu dute. Ikusita, jendeak gogoa baduela, baina agian bikotea ez, bakarrik apuntatzeko aukera ere zabaldu dute. Izena eman nahi dutenek Makutxotik edo Sorginetik pasatu behar dute, eta izena eman ondoren, dator...

nagore vega

ELAk hilaren 29an kalera ateratzera deitu du

Lan erreformaren kontra ELAk manifestazioa egin du gaur goizean Errenteria-Oreretako kaleetan, eta hilaren 29an egingo den greba orokorrarekin bat egitera deitu ditu herritarrak. Manifestazioaren aurretik asanblea egin dute Niessenen.

errenteriako hitza

Euskararen hilabetea. Egitarau osatua

Martxoaren 16an 19:30ean, Bertsu Afaria Merkatu Zaharrean. Bertsolariak: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Jon Maia, Odei Barroso. Gai-emailea: Hendaiako Bertso Eskola. Besta Komiteak antolaturik, Bertsolarien Lagunak elkartearen laguntzarekin. Prezioak: 20€ – 16€ 16 urtetik beherakoentzat. Erreserbak: Turismo Bulegoan, Besta Komitean eta Bertsolarien Lagunak elkartean martxoaren 12a aitzin. Toki kopuru mugatua (200 lagun). Martxoaren 17an 09:30 – 12:00. Hendaiako saltegietan ere, euskaraz. Hendaia Euskaraz-en mahaia merkatuan. Merkatarientzako materialaren banaketa. Musika animazioa. Floridako merkatuan 17:00etan, Jorge Oteizaren poesia, musikarekin eta irudiekin. Herriko Mediatekan. Dohainik. Martxoaren 18an 11:00etan eta 16:00etan Udaberriko Besta, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoen emanaldia. Daniel Ugarte pilotalekuan. Akelarre elkarteak antolaturik. Erreserbak: Hendaiako Turismo Bulegoan eta Irungo Oskarbi liburudendan. Prezioa: 7€ (1€ Integrazio Batzordearen alde). 11:30ean, Hendaian Kantuz. Merkatu Zaharrean. Martxoaren 21ean 14:30ean, Baina zer jaten dute hontzek?. Gaueko harraparien egagropilen disekzio tailerra euskaraz. Hitzordua Larretxean. Aholkatua da izena ematea. 05.59.20.37.20 eta e-postaz. CPIE Euskal Itsasbazterrak antolaturik 19:00etan, poesia emanaldia, musikaz eta irudiez lagundurik. Parte hartzaileak: Tere Irastortza, Itziar Gomez, Aitor Furundarena, Iñaki Telleria, Izaskun Etxeberria. Mendi Zolan kulturgunean. Akelarre elkarteak antolaturik. Sartzea: 5 € Martxoaren 22an 19:00etan, mahai-ingurua Hendaiako merkatariak eta euskara. Herriko Kontseiluaren gelan Antxeta Irratiaren, Euskararen Erakunde Publikoaren, Bai Euskarari ziurtagiri elkartearen eta Gazte Informazio Bulegoaren (hizkuntzabikoteak) parte hartzearekin. Martxoaren 24an 9:30etik 12:30era, Udaberriko garbiketa handia Hendaiako itsasbazterrean. Publiko guztientzako naturaren aldeko lan boluntarioa. Hitzordu anitz eskainiko zaizkizue, [...]

hendaiako hitza

Monologoa egingo dute bihar Gezalan, Gaxuxak antolatuta

Martxoaren 8aren harira, Gaxuxa Lezoko emakume taldeak bakarrizketa antolatu du bihar arratsalderako. Hala, Paniko Esceniko antzerki taldearen Busco novio formal… que marido ya tengo antzezlana ikusteko aukera izango da bihar. Gezala Auditoriumean izango da antzezlana, 19:00etatik aurrera. Emakume taldeak jakinarazi duenez, doakoa izango da ikuskizuna ikustea, baina aurretik gonbidapena jaso beharko da Gezalara sartzeko. Honako toki hauetan eskuratu daitezke sarrera horiek: Goxo gozotegian (Zubitxo kalean); Taloka gozotegian (Kaialden) eta Dorronsoro gozotegian (Donibane kalean).   Egoera komikoak Busco novio formal… que marido ya tengo antzezlan bezala sortu zuten, hiru aktorerekin (horietako bat Isabel Azpirotz). Gezalako saioa, baina, bakarrizketa izango da. Horrela, protagonistak bere ezkontza nola gertatu zen kontatuko du, usteltzen nola joan zen denboraren poderioz, eta banaketara eraman zituen arrazoiak azalduko ditu. Gainera, bilaketa berriaren arrazoiak ere azalduko ditu, eta bikotekide formal berri horren formatua ere azalduko du bakarrizketa egingo duenak. Gai dramatikoa den arren, umore puntua emango dio bakarrizketariak, eta hainbat egoera modu komikoan kontatuko ditu, hiru ordu laurdenez.

lezoko hitza
Gehiago