‘Irudi kutxa, Hitz kutxa’ izanen da asteartean

15 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta, ekimen berritzailea abiatuko dute asteartean Hendaian. Izan ere, Irudi kutxa, Hitz kutxa ekimena martxan jarri du gazteek haien iritzia eman dezaten. Hala, “Euskal Herrian daramazun bizitza, zure etorki...

hendaiako hitza

Sukaldatzeko tailerra emango du Irun Irutenek

Irun Iruten euskara elkarteak hainbat tailer eta ekimen antolatu ditu hil honetan zehar. Hala, horien artean lehena hilaren 10ean eta 17an izango da, eta Arraina sukaldatzen izenburupean Aitzol Zugasti sukaldariak arraina prestatzeko hainbat modu landu...

irungo hitza

‘Republicados’ antzezlana, igandean

Nicolas Gerendiain Irungo elkarte errepublikarrak Republicados antzezlana antolatu du iganderako, Amaia KZn, 19:00etatik aurrera. Teatro Interior konpainiak emango du 27ko Belaunaldia-ren gaineko antzezlana. Sarrerak, 5 euroan.

irungo hitza

Asteburuko kirol partidak

Futbola Erregional Ohorezko Maila Tolosa-Pasaia (larunbata, 16:30ean, Tolosako Berazubi zelaian) Trintxerpe-Oiartzun (larunbata, 16:00, Don Boscon) Erregional Preferente Maila Ostadar-Sanpedrotarra (larunbata, 17:45ean, Lasarte-Oriako Michelin ze...

pasaiako hitza

Zintzilik udaberriko programazioa prestatzen hasi da

Udaberria gainean dela kontuan hartuz, Zintzilik Irratia urtaro horretarako programazioa prestatzen hasi da, eta herritarrengana ere zuzendu du deialdi bera. Hala, etzi elkartuko dira Zintzilik Irratian bertan (Tomas Lopez kalean, Perratoki zaharrean),...

errenteriako hitza

‘Ideiatik enpresara’ tailer zikloa abiatuko dute astelehenean

Irungo eta Hondarribiko udalek bultzatuta, Ideiatik enpresara tailer zikloa abiatuko dute hilaren 5ean Bidasoa Bizirikeko autoenplegu departamenduan. Ikastaroak negozio ideia bat buruan darabiltenentzat egokia da, ideia hori enpresa bilakatu dadin, bai...

irungo hitza

Emakumea aldarrikatzeko egitaraua prestatu dute

Egitarau zabala prestatu dute Errenteria-Orereretan, Emakumeen Egunaren harira, eta hilaren 8an gain, hilabete osoan zehar luzatuko dira. Amalatz, auzo elkarteetako emakumeak eta Berdintasun Kontseilua daude egitarau horren atzean, eta “emakumeen...

errenteriako hitza

Jon Goikoetxea eta Mikel Odriozola, Euskal Herriko Mus Txapelketara

Euskal Herriko Mus Txapelketako Gipuzkoako kanporaketa pasa den larunbatean jokatu zuten, Seguran. Oiartzundik bi bikote joan ziren bertara, Oiartzungo kanporaketak sailkatuak: Jesus Manzisidor Xardiña eta Iñaki Ercibengoa txapeldunak, eta Jon Goikoetxea eta Mikel Odriozola txapeldunordeak. Azkeneko bikote hori Euskal Herriko Txapelketarako sailkatu da. Goikoetxeak eta Odriozolak  hilaren 17an jokatuko dute Euskal Herriko finala, Arbizun (Nafarroa).

nagore vega

Bozka, familiaren alde

Anai Arrebak taldea EHrZ lehiaketarako sailkatu da eta haien alde bozka daiteke, finalean egon daitezen Iñaki eta Margari Altolagirre sanjuandarrek gidatutako Anai Arrebak taldea Euskal Herria Zuzenean (EHZ) elkarteak antolatzen duen EHrZ lehiaketarako sailkatu dira. Dagoeneko haien alde bozkatzeko aukera dago (http://ehz-festibala.eu/ehrz). Aurten hamabi talde izan dira lehiaketarako hautatuak, eta hiru bakarrik ariko dira martxoaren 23an Intxaurrondon egingo duten finalean: hiru finalistez gain, Vendetta taldea ariko da. Euskal Herria zuzenean jaialdia, berriz, Heletan (Nafarroa Beherea) ospatuko dute, ekainaren 29 eta 30ean, eta uztailaren 1ean. EHZ elkartearen jarduera ezagunena musika jaialdia bada ere, Euskal Herria Zuzenean euskal musika taldeak sustengatzeko trukaketa plataforma da, eta, helburu horrekin, EHrZ lehiaketa antolatzen du urtero, Musikak anplifikatu leloarekin. “Euskal Herriko musika taldeak sustengatu, bultzatu eta musika sorkuntzari ikusgarritasuna eman” nahi diote lehiaketarekin. Hala, parte hartzen duten taldeei eskenatoki profesionaletan jotzeko aukera ematen die lehiaketak, eta, irabazle ateratzen denari, hainbat kontzertuetan egoteko aukera, haien artean Heletan egingo den Euskal Herria Zuzenean festibala. EHZetik badakite urtero talde pila bat sortzen direla, baino askok ez daukatela ezagutzera emateko aukerarik: “Urtez urte, talde berriak agertzen dira baina askotan haien muturra erakusteko aukerak arraroak dira. Lehiaketaren bidez, taldeek Euskal Herriko eszenan lehen pausu baten egiteko parada dute”. Lehiaketa eta bideoa [...]

pasaiako hitza

Turismoak gora egin du Irunen eta Hondarribian

Irungo eta Hondarribiako hotelek %58,6ko okupazioa eduki zuten 2011. urteko ekitaldian, Bidasoa Bizirik agentziaren arabera. Hiru puntu gehiagoko okupazioa izan zuten beraz, 2010eko urtearekin alderatuta. Hala, hoteletan lo egindako gau kopurua 2010 ur...

irungo hitza

Arrantzaleetan oinarritutako herri kirolak, igandean

Arrantzaleak ardatz hartuta, Hendaiako ikastolak Kulki elkartearekin elkarlanean, txikienentzako herri kirolak eginen dituzte igandean, Gaztelu Zahar pilotalekuan edota Daniel Ugarten eguraldi txarra ariko balitz. Jolasak Euskararen Hilabatearen baitan...

hendaiako hitza

Etziko bertso-pilota partida 20:00etan izango da, ez 19:00etan

Almitza Sega Elkarteak jakinarazi duenez, larunbateko herri kirol jaialdia ez da izango 19:00etan, 20:00etan baizik. Lehenengo, Segagintza Europan dokumentala emango dute, Almitzaren lanaren gainekoa, ordu erdi ingurukoa. Ondoren jokatuko dute bertso-p...

nagore vega

Eguzkitza ikastetxearen eremua egokituko duela dio udalak

Irungo Udalak Eguzkitza eskolaren eraikin berriaren kudeaketa jaso duela jakinarazi du. Horrela, laster izango den ikastetxearen irekierarekin bat eginez, Jose Antonio Santano alkateak eremu horretarako azpiegitura berrien proiektua onartu du. Hala, azpiegitura horiek segurtasun arrazoiengatik ezarriko direla adierazi dute Irungo Udaletik, «ikastetxearen aldetik egindako eskariari erantzuteko» xedearekin. Ikastetxeko autobusarentzat zuzendutako aparkalekua egokituko da, eta era horretan ibilgailuek sarbide egoki bat ere izango dutela adierazi dute. Halaber, ikastetxeko oinezkoen sarbidea ere atonduko dute. Aaurreikuspenen arabera, 38.985,77 euroko aurrekontua beharko da lanak aurrera ateratzeko.    

irungo hitza

Glaziarrei buruzko ikus-entzunekoa, Amaian

Irungo Hiritar Foroak Qué nos dicen los glaciares (Glaziarrek zer esaten digute) ikus-entzuneko lana emango du hilaren 9an, Amaia KZn (19:00). Historian zehar glaziarrek pairatutako eboluzioari erreparatuta, berotegi efektuaren eta klima aldaketaren g...

irungo hitza

Beraun Bera elkarteak ohiko batzarra egingo du igandean

Urte ohiko batzarra egingo dute, igandean, Beraun Bera elkartean. Bi deialdi egin ditu zuzendaritzak: 10:45ean lehena, eta 11:000etan bigarrena.

errenteriako hitza

Kaldereroak, artzainak eta inudeak asteburuan iritsiko dira

Kaldereroen txanda etzi izango da; inudeak eta artzainek, berriz, igandean ibiliko dira herriko kaleetan Inauterien ondoren iritsiko dira kaldereroak aurten herrira. Etzi arratsaldean. Eta artzainen eta inudeen txanda izango da, berriz, igande goizean....

nagore vega

Piraguismoko Euskadiko Fondo Txapelketa egingo dute etzi Irunen, Santiagotarrak-ek antolatuta

Santiagotarrak Arraun Elkarteak antolatuta, ur lasaietako piraguismo Euskadiko Fondo Txapelketa egingo dute etzi Irunen, joan zen astean Zumaian egin zuten Gipuzkoakoari jarraipena emanez. Irungo lehiaketa azken testa izango da hilaren 17an eta 18an Se...

irungo hitza

Martxoaren 16an zozkatuko dituzte Olaldeko etxeak

Altzibarko Olaldeko etxebizitzak hilaren 16an zozkatuko dituzte, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Atzo, otsaileko udalbatzarrean, eskatzaileen behin betiko zerrendak onartu zituzten herriko zinegotziek. Horrez gain, zerrenda horietako kideek zozke...

nagore vega

Sentipenak marrazten ikasteko tailerra Bekoz Bekorekin

Oraindik izena eman daiteke Bekoz Beko elkarteak antolatutako Action Painting deritzon tailerrerako. Martxoaren 10ean eta 17an egingo dute marrazketa mota horren tailerraren saioak, Kexaldin elkartean (Antxo). Helduei eta haurrei zuzenduta dago. Inte...

pasaiako hitza

Jose Ignacio Muguruza: “Lucio Hernando Pasaiako Portuko Agintaritzako presidenteari”

Aurreko hilabetean portuko langile batzuk nire txanela hartu eta eraman egin zuten, ondoren erabat txikituz eta hondatuz. Hasteko, esan nahi nizuke, nire txanela Sanpedrotarra Arraun Elkarteko pantalanaren ondoan utzi nuela, hauek, entrenamendurako era...

pasaiako hitza
Gehiago