Elkartasuna gazte auzipetuei Argentinatik

Argentinako Chascomus herritik elkartasuna adierazi diete gazte auzipetuei. Duela bi aste ere elkartasun mezuak jaso zituzten Palestinatik.

errenteriako hitza

Marquez familiaren kaleratzea gelditzeko eskatu du plenoak ahobatez

Markez familiaren kaleratzea gelditzeko skatzea ahobatez onartu du plenoak

errenteriako hitza

Oarsoaldeko abonatuek komeni zaien igerilekua erabiliko dute martxoan

Martxoaren 1ean hasita eta hilabetez, Oarsoaldeko kirol guneetako abonatuek Errenteria, Lezo eta Oiartzungo igerilekuak erabiltzeko aukera izango dute, zein herritakoak diren kontuan hartu gabe. Atzo Pasai Donibaneko Arizabalo jauregian aurkeztutako programa pilotuaren bitartez, eskualdeko kirol zerbitzuak partekatzeko aukerak aztertu nahi dituzte. Ekimenak Errenteria, Oiartzun eta Lezoko udaletako kirol patronatuetako, Trintxerpe kirolguneko eta Donibaneko kiroldegiko abonatuei eragiten die, eta erabili ditzaketen igerilekuak Errenteriako Galtzaraborda eta Fanderia, Oiartzungo Elorsoro eta Lezoko Altzate dira. Aurkezpenean adierazi zutenez, esperientziaren emaitzaren arabera ez dute baztertzen aurrerago ekimena errepikatzea, edo beste kirol azpiegitura zein jardueretara zabaltzea, ikastaroetara esaterako. Jose Manuel Ferradas Errenteriako Udaleko zinegotziaren arabera, programak «bide bati ekiteko borondatea» agertzen du: “Abiapuntua da, ez helmuga”. Pasaitarrentzat Amaia Esnarriaga pasaitarra pozik zegoen atzoko aurkezpenean, eta ez zuen ukatu pasaitarrak direla “gehien irabazten” dutenak, “Pasaia delako igerilekurik ez duen Oarsoaldeko herri bakarra”. Nolanahi ere, igerilekuekin hasitakoa beste instalazioetara zabaltzea buruan dutela gogoratu du Trintxerpeko alkateordeak. Zentzu berean mintzatu zen Jon Oihan Tello Oiartzungo Udaleko kirol ordezkaria: “Ezin genuen Pasaia kanpoan utzi, asmoa delako Oarsoaldean kirol jarduerak bateratzea”, esan zuen, eta Eskola Kirola jarri zuen adibide bezala. Oiartzuarrek ere martxoan asko izango dute irabazteko, larunbatetan Elorsoroko ordutegia murritzagoa delako. Hala, oiartzuarrek Lezoko eta Errenteriako igerilekuak erabili ahal izango [...]

pasaiako hitza

Antton Abadiaren inguruko eguna antolatu dute larunbatean

Antton Abadiaren inguruko eguna antolatu dute Euskararen Hilabetearen baitan, larunbatean. Patri Urkizu eta Edurne Alegria izango dira bertako protagonistak, Antton Abadia zenarekin batera. Izan ere, Urkizuk Antton Abadiaren gaineko biografia argitarat...

hendaiako hitza

Donostia Antzerki Saria irabazi du Dejabuk ‘Gure bide galduak’-ekin

Dejabu antzerki taldearen Gure bide galduak antzezlanak lortu du aurten, Donostia Antzerki Saria: hiriburuan taularatutako euskarazko antzezlan onenak saritzen ditu. Gaur ezagutarazi dute zein obra izan den irabazlea, baina saria bera martxoaren 27an j...

errenteriako hitza

Datorren urtera arte inauteriak!

oarso bidasoko hitza

Bertshow ikuskizuna, larunbatean, Mimosen

Mimos tabernan Bertshow saioa egingo dute larunbatean, 23:30etik aurrera. Bertsoak, musika eta bestelakoak uztartzen dituen ikuskizuna da Bertshow. Gainera, goi mailako bertsolariak izango dira Gure Zumardian dagoen tabernaren oholtzan: Andoni Egaña, ...

pasaiako hitza

BATeko bi korrikalari lehiatu dira Espainiako Txapelketan

Pista Estaliko Espainiako Aletismo Txapelketan parte hartu dute Bidasoa Atletismo Taldeko (BAT) Teresa Errandoeneak eta Olatz Arrietak. 60 metro hesi lasterketan lehiatu dira irundarrak, eta Errandoenea juniorraren kasuan, azkeneko hesian estroputz egin ondoren laugarren postua eskuratu du 8.78ko denborarekin. Arrieta seniorrak aldiz, bosgarren postua eskuratu du. Bidasoa Atletismo Taldea 20. postuan sailkatu da asteburuko txapelketan.  

irungo hitza

Lizeo-donibanekoak, ondo judoan

Alebin Mailako taldekako Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten igandean Bekoerrota kiroldegian. Bertan, Lizeoko ikasle eta Donibane taldeko bi kidek urrezko domina lortu zuten: Maddi Lertxundik eta Lorea Etxabek, 34 eta 47 kiloz azpiko kategoriatan, hurre...

lezoko hitza

Bi errenteriarrek eta pasaitar batek lortu dituzte La Perlarako sarrerak

Larunbatean egindako Stock Azokan La Perlarako hiru sarrera zozkatu zituzten (bina irabazleko), eta bi errenteriarrek eta pasaitar batek irabazi dituzte: Oreretako Maria Angeles Gil Robles eta Mari Paz Andoñok eta Pasaiako Juan Jose Moranek.

errenteriako hitza

Herrira bilgunearen hurrengo bilera, etzi

Herrira bilguneak hartu du martxa pixkanaka, eta hirugarren bilera deitu du. Etzi izango da, 19:30ean, Manuel Lekuona Bibliotekan. Presoen eta iheslarien alde lanean aritzeko herri bilgune irekia da herrira, eta herritar orok parte har dezake.

oiartzungo hitza

Dardo lehia, Makutxon

Martxoaren 5era arte eman daiteke izena; txapelketa martxoaren 9an, 16an eta 23an jokatuko dute tabernan I. Dardo Txapelketa antolatu dute Makutxo tabernan. Astelehena da izena emateko azkeneko eguna, eta martxoan zehar jokatuko dituzte partidak izena ...

nagore vega

Eskiatzera irteera antolatu du Gazte Foruak martxoaren 10erako

Gazte Foruak Gouretten eskiatzeko irteera antolatu du martxoaren 10erako. 12 eta 16 urte arteko gaztetxoek martxoaren 3a (larunbata) baino lehen eman behar dute izena. Gouretten bi modalitatetan aritu ahal izango dute: eskian edo snowean. Prezioa 35 eu...

oiartzungo hitza

Aramendiaren ikusentzunekoa berriz ere, Amaian

Millas de oro para un navegante en solitario (Urrezko milak bakarkako nabigatzaile batentzat) Fermin Aramendiaren ikus-entzuneko lana berriz emango dute Zure abenturaren bila programaren baitan, ostegunean, Amaia KZn (19:30). Iragan urtarrilaren 12an aurkeztu zituen itsas bidaiak Aramendiak, eta oraingoan, errepikatzea egokitu zaio abentura zaleari. Horiek horrela, gaztearen bidaia izango du ardatz dokumentalak. Izan ere, itsasoetan zehar belaontzi txiki batean hiru urtez bidaitzen ibili ondoren, haren bizipenak azalduko ditu. Mediterraneotik Karibera Aramendiak Mediterraneoan hasi eta Kanaria Uharteetara, Cabo Verdera, Antlantikoa zeharkatzera, Karibera edota Azoresera besteak beste eramango ditu ikusleak. Hala, zerk eraman zuen gisa honetako bidai bat egitera ere azalduko du gazteak.

irungo hitza

CAFeko langile ohi bat amiantoaren ondorioz hil zela dio Osalanek

Osalanek Irungo CAF enpresako langile ohi baten heriotza amiantoaren ondorioz gertatu zela onartu du. Langileen Komisioak (CC.OO) sindikatuaren eskariz ekin zioten langile ohiaren heriotzaren ikerketari, Horren arabera, amiantoarekin etengabeko kontakt...

irungo hitza

Igerileku bakarra Oarsoalderako

Oarsoaldeko lau udalek martxoaren abiatuko duten programa pilotoari esker, eskualdeko lau herrietako kirol txartelen jabeek nahi duten igerilekua erabili ahal izango dute, Oiartzun, Lezo edo Errenteriakoak. Gaur goizean aurkeztuko dute ekimena, Pasai Donibaneko Arizabalo jauregian, lau udalerrietako kirol zinegotziak bertan zeudela: Jon Oihan Tello (Oiartzun), Jose Manuel Ferradas (Errenteria-Orereta), Amaia Esnarriaga (Pasaia) eta Luis Garrido (Lezo). Hasiera batean ekimena hilabete batera eta soilik igerilekuetara mugatzen da, baina zinegotziek ez dute baztertu aurrerago errepikatzea edo beste kirol azpiegitura zein jarduetara zabaltzea. Martxoaren 1ean abiatuko duten esperientzia pilotoarekin pasaitarrak dira gehien irabaziko dutenak, igerilekurik ez duten bakarrak direlako eta Pasaiako kirol txartelarekin beste hiru herrietako igerilekuak erabili ditzaketelako.

pasaiako hitza

Heroina banatzea egotzita bost lagun atxilotu dituzte

Guardia Zibilak bost lagun atxilotu ditu asteburuan Errenteria-Oreretan eta Andoainen (Gipuzkoa), heroina banatzea leporatuta. Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzaren arabera, 107 gramo heroina eta 21 gramo kokaina atzeman dizkiete, biak oso purua...

errenteriako hitza
Gehiago