Oiartzunek lider jarraitzen du, eta Power Rangers taldea laugarrena da
Areto futboleko Oiartzunek (Gipuzkoako Lehen Mailan), lider jarraitzen du. 39 puntu ditu.Bigarrena Zurt taberna taldea da, 36 punturekin. Oiartzunek Horbel tabernaren kontra jokatuko du bihar, 16:30ean, Hernaniko kiroldegian. Bigarren Mailako Power Ran...
Areto futboleko Oiartzunek (Gipuzkoako Lehen Mailan), lider jarraitzen du. 39 puntu ditu.Bigarrena Zurt taberna taldea da, 36 punturekin. Oiartzunek Horbel tabernaren kontra jokatuko du bihar, 16:30ean, Hernaniko kiroldegian.
Bigarren Mailako Power Rangers taldea ere sasoi onean dago. Laugarrenak dira oiartzuarrak, 34 punturekin. Asteburuko partida gaur jokatuko dute, 20:30ean, Elorsoro kiroldegian.
Hirugarren Mailan, DPO Baobab ez dago beste taldeak bezain ondo. Zortzigarrenak dira oiartzuarrak, eta 20 puntu dituzte. Hamabi talde daude lehian, eta azkenekoak bi puntu besterik ez ditu (Ibarrako Langostinoak Barrantol FK taldeak). Asteburuan, Gimnastica de Ulia taldearen kontrako partida du DPO Baobabek, etzi, 10:00etan, Elorsoron.
