Donibaneko arraun teknifikazio zentroak aldundiaren laguntza jaso du

Pasaiako Arraunketako Teknifikazio Zentroa finantzatzeko lankidetza hitzarmena sinatu zuten atzo Pasaiako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak. Aldundiak 300.000 euro emateko konpromisoa hartu zuen, eta bertan aurreikusia dagoen kirol azpiegituran egin beharreko inbertsioa da. Donibaneko Bizkaia aldeko azpiegituraren kostu osoa (kirol instalazioak eta kultura gunea) 4.500.000 eurokoa da. Ikerne Badiola aldundiko Kultura, Gazteria eta Kirol diputatuak eta Amaia Agirregabiria Pasaiako alkateak sinatu zuten hitzarmena. Eraikin horren lehen fasea amaitzear direla jakinarazi zuten atzo. Hala, aldundiak finantzatuko duena eraikinaren kirol instalazioen zati bat izango da. Arrauna eta piraguismoa egiten dutenek erabiliko dituzte bertako zerbitzuak. Eraikinak, orotara, 5.800 metro koadro ditu, hiru solairutan banatuta. Lehen solairuan administrazio bulegoa, entrenatzaileen gela, hiru aldagela eta komunak egongo dira. Beheko solairu bat ere izango du azpiegiturak: bertan ontzi eta piragua biltegia nahiz tailerra izango dira. Kultura gunea ere bada Donibaneko eraikina, eta horren arabera, 200 eserlekuko antzokia eta erakusketa gela izango ditu, 415 metro koadrokoak. Bigarren solairuan arraunketa eta piraguismo fosoak jarriko dituzte. Gimnasioak bigarren eta hirugarren solairutan egongo dira, eta bigarrenean, zehazki, bi frontoi txiki eta beroketa eta gimnasio eremua egongo dira. Sendagile eta fisioterapeutentzat prest izango diren gelak ere bigarren pisuan egongo dira. Hirugarren solairuan pisu makinak eta ergometroak jarriko dituzte.

pasaiako hitza

“Hezkuntza gehiago” eskatu dute Elizalden

Hilaren azken osteguna zela eta, Oarsoaldeko beste ikastetxeetan bezala, Elizalden ere elkarretaratzea egin zuten atzo. Irakasle eta gurasoen taldea elkartu zen eskolaren aurrean, murrizketekin desadostasuna adierazteko, Hezkuntza+ lelopean.

nagore vega

Akordeoi ikasleek emanaldia egingo dute gaur gurasoentzat

Akordeoi ikasleek emanaldia egingo dute gaur gurasoentzat

lezoko hitza

Neguari ongietorria emateko festa, bihar

Oiartzungo Herri Azoka Taldeak Negu Festa antolatu du biharko, udazkenari agur esan, eta neguari ongietorria emateko. Azokarekin batera, honakoak izango dira Kontzejupean: Talo, gazta, ezti eta sendabelarrekin etxeko alkohola nola egin ikusi eta ikast...

nagore vega

Lehen porrota eskuratu du Irun RTk

Denboraldia hasi zenetik lehen aldiz galdu zuen larunbatean Irun Rugby Taldeak. Asturiasko Belenos RC taldeak 19-22ko markagailuarekin garaile izatea lortu zuen Plaiaundiko zelaian. Sailkapen orokorreko azken postuetan kokatuta dago Asturiasko taldea. Irun RTk onartu duenez, lehen denbora txarra jokatu zuen eta talde bisitariak Plaiaundiko markagailua irekitzeaz gain, 7-19ko markagailuarekin iritsi zen atsedenera. Hortik aurrera, gauzak ez ziren gehiegi hobetu eta azkenean, 19-22ko emaitzarekin bukaera eman zion epaileak partidari. Zarautz Rugby Taldearen aurka lehiatuko da Irun RT larunbat honetan, Astin, 16:00etan.

irungo hitza

Oiarso saskibaloiaren mutilen senior taldea lider da

Ongi hasi du denboraldia Oiarso Saskibaloiaren mutilen taldeak. Izan ere, Senior Mailan jokatzen duen taldea lider da bere mailan. Asteburu honetan, Urrutxoko Aluminios Alberdi —sailkapenean laugarren dago— izango du aurrez aurre. Partida igandean izango da 11:45ean, Galtzarabordako kiroldegian. Nesken senior taldeak, berriz, lehengo asteburuan atseden hartu zuen, eta oraingoan Altzako Cafes Aitonaren kantxara joan beharko du, etzi, 18:00etan. Neskak ez dabiltza horren ondo, azkenak baitira sailkapenean, partida bat bera ere irabazi gabe. Aurten, guztira, bederatzi talde ditu Oiarso Saskibaloiak: bost neskenak eta lau mutilenak. Aurtengo berritasunik nagusiena lehenengoz, Kirol Zuzendaria duela da: Jesus Maria Garcia Novas. Jose Luis Alonsok entrenatzen du mutilen senior taldea, eta Xabi Lonbidek neskena.  

errenteriako hitza

Hileko azken ostirala izanik, presoen aldeko elkarretaratzeak egingo dituzte bihar Antxon eta San Pedron

Bihar hileko azkeneko ostirala izango da, eta Herrirak presoen alde elkarretaratzera deitu du, Antxon eta San Pedron. Lehenengo barrutian gaztain jatea egingo dute, 19;30etik aurrera, eta presoei gutunak idazteko aukera izango da. Bigarrenean, kartelad...

pasaiako hitza

Murrizketen aurkako elkarretaratzea egingo dute udal langileek bihar

Murrizketen aurkako ostiraleroko elkarretaratzea egingo dute bihar Irungo udal langileek. Udan ekin zieten protestei eta urriaren hasieratik aurrera, ostiralero gauzatzen dute kontzentrazioa. Bestalde, udal kargu politikoek abenduko aparteko lansaria ez jasotzea jorratu zuen atzo Irungo Udalbatzak. Bilduren udal taldearen bozeramaile Oinatz Mitxelenak bozketan parte hartuko ez zutela adierazi zuen. Kargu publikoen aparteko lan sariaz hitz egin beharrean, udal lagileen aparteko lansariaren gaia jorratzea egokiena litzakeela azaldu zuen. “14. lansaria langileen eskubideen barruan” dagoela nabarmendu zuen Mitxelenak. “Aparteko lansaria kargu publikoek ez jasotzea, eta langileek bai” elkartasuna izango litzakeela iritzi zion. Era berean, hasieratik “kargu publikoen soldata eta udal taldeei emandako diru kopurua jaistea” eskatu dutela gogora ekarri zuen Mitxelenak. Euren desadostasuna agerian uzteko, Bilduren udal taldeko kideek udalbatzarra utzi zuten puntua bozkatu zenean. EB-Berdeak alderdiko bozeramaile Manuel Millanek bere aldetik “desadostasuna” agerian utzi zuen, eta aparteko lansaria “kargu publikoei eta udal langileei”  kentzearen aurka mintzatu zen.  

irungo hitza

Hiesa prebenitzeko laguntzetan izandako “atzerapausoa” salatu du PSE-EEk

Abenduaren 1a Hiesaren Kontrako Eguna da mundu osoan, eta Errenteria-Oreretako PSE-EEKk ere gogoan izan du. Hala, gobernuz kanpoko erakundeek Hiesa prebenitzeko garatzen dituzten programetara zuzendutako laguntzak %75 murriztu dituela Espainiako Gobern...

errenteriako hitza

Euskaraz erosten dutenek saria izango dute

Euskaraz erostea sustatzeko, zozketa berezia antolatu dute Ttur-tturrek, udalak eta Iturri merkatari elkarteak abendurako, Ttur-tturren 10. urteurrenaren harira. Euskaraz Erosi Nahi Dut ekimena jarri dute martxan, eta herriko 11 establezimendutan euskaraz erosten dutenek, bertako dendariek egindako ekarpenekin opariak irabazi ahal izango dituzte. Astelehenetik abenduaren 26ra eskuratu ahal izango dira zozketarako txartelak, euskaraz erosiz gero, honako establezimenduetan: Aialde kafetegia. Baobab. Berezi janari denda. Elorsoro kiroldegiko kafetegia. Garbiñe edergintza. Izaro arrandegia. Lizar harategia. Lur-zaina belar denda. Martin harategia. Museo del vino taberna. Txintxosta ileapaindegia. Abenduaren 26an, Xanisteban Egunean, egingo dute zozketa, Oiartzun Irratiak prestatuko duen saio berezi batean.

nagore vega

Herriraren loteria, Makutxon

Euskal presoei eta senideei sostengua emateko dirua biltzeko, Herrirak loteria jarri du salgai. Oiartzunen, Makutxo tabernan eros daiteke.

nagore vega

Hondarribiak ez du Oiartzundik esku hutsik itzuli nahi

Punturen bat lortzeko helburuarekin joango da Hondarribia futbol taldea Oiartzunera, Ohorezko Mailako 12. jardunaldiko partida jokatzeko. Bihar jokatuko dute, Karla Lekuona zelaian, 15:30etik aurrera. Oiartzun aurretik da sailkapenean, baina, Hernani l...

hondarribiko hitza

Bazkide berriak egiteko kanpaina abiatuko du Serviociok gabonei begira

Bazkide berriak egiteko kanpaina abiatuko du Serviociok gabonei begira

lezoko hitza

Zubitxo kaleko Asiako liztorren kabia kentzea ez dute lortu

Zubitxo kaleko Asiako liztorren kabia kentzea ez dute lortu

lezoko hitza

Teresa Egurrolaren senideei dolumina adierazi diete TASeko kideek

Teresa Egurrola Araiako (Araba) bizilagunaren hilketa salatu du Txingudi Anti-sexista (TAS) plataformak gaur arratsaldean, Zabaltza plazan 25 bat lagunek egindako elkarretaratzean. Senide eta lagunei “dolumina” helarazi diete, eta tankera honetako gertaeren aurrean euren “etsipena” agerian utzi nahi izan dute. “Berriz ere kalera atera behar izan dugu genero indarkeriaren ondorioz gertatutako heriotza bat salatzera, eta hala egingo dugu genero indarkeria edo sexu erasoren bat gertatzen den bakoitzean”, adierazi dute TASeko kideek. Araiako bere etxean hil zuen Egurrola, ustez haren senarrak eta ondoren, bere buruaz beste egin zuen Zigor Kodea Pankartaren atzean bildu ziren azkeneko aldian bortxaketa saiakera bat salatzeaz gain, horren ustezko egilea atxilotu eta egun gutxira aske gelditu zela gogora ekarri du kolektiboak. “Agian gizartearen presioak lortu zuen agintari judizialek berriz espetxeratzeko agintzea”, adierazi dute plataformako kideek. “Salatu nahi dugu gure Zigor Kodean zein balio txikia duen hildako edo bortxatutako emakume baten bizitzak gizarte patriarkal eta matxista honetan”, gaineratu dute.

irungo hitza

Murrizketak salatu dituzte Cristobal Gamonen

Hilabetean behin egiten dute hezkuntzan egiten ari diren murrizketak salatzeko elkarretaratzea Cristobal Gamonen, eta azaroari dagokiona gaur izan da. Langile nahiz familiek protesta egin dute murrizketa horien kontra.

errenteriako hitza

Fanfarre eta txarangekin bilera deitu du udalak

Irungo Udaleko Kultura arloak hiriko fanfarre eta txaranga guztiekin bilera deitu asteartean, abenduaren 4ean. 2013. urtean zehar izango diren ekitaldiak zehaztea da helburua. Bilkura, Ospitale Zaharreko Kultura eta Kirol arloan egingo dute, 13:30ean.

irungo hitza

Ikasteko gela irekiko dute bibliotekan astelehenean

Abenduaren 4tik urtarrilaren 31 arte, Manuel Lekuona Bibliotekako ikasle gela irekita egongo da, azterketak dituzten unibertsitate ikasleentzat. Bibliotekako beheko solairuko aretoa egunero egongo da irekita: astelehenetik igandera, 09:00etatik 22:00et...

nagore vega

Teresa Egurrolaren hilketa salatzeko elkarretaratuko dira gaur, TASek deituta

Hondarribiko eta Irungo elkarteak batzen dituen Txingudi Anti Sexista (TAS) plataformak Teresa Egurrolaren hilketa salatzeko elkarretaratzera deitu du gaurko, Irungo Zabaltza plazan 19:00etan. Aiarako (Araba) bere etxean hil zuten Egurrola atzo, eta ur...

hondarribiko hitza
Gehiago