Irritxoen Egunak bete du helburua

Irritxoen Egunak bete du helburua

lezoko hitza

‘Ikusteko Musika-Entzuteko Artea’ erakusketa inauguratu dute

Atzo arratsaldean inauguratu zuten udaletxeko areto nagusian Ikusteko Musika-Entzuteko Artea erakusketa. Juan Mari Beltranek esan zituen aurkezpeneko hitzak, eta Jose Luis Loidi eta Lourdes Yarzak musika tresnen azalpenak eman zizkieten bertaratu ziren...

nagore vega

Lapikoen protesta egingo dute bihar

Oarso taldeak deituta, protesta zaratatsua egingo dute bihar, 19:00etan, Herriko Plazan. Lapikoak eta zarata ateratzeko tresnak baliatuko dituzte murrizketekiko euren desadostasuna adierazteko. Hain zuzen, protestaren leloa Murrizketarik ez, ez dugu eu...

errenteriako hitza

EMTEren kontzertu maratoia izango da larunbatean

Errenteriako Musika Taldeen Elkartearentzat egun berezia izango da larunbata. Elkartearen barruan dauden taldeak ezagutarazteko kontzertu maratoia egingo baitute larunbatean, Gamon Zumardian. Zortzi taldek parte hartuko dute, eta emanaldiak arratsaldea...

errenteriako hitza

Trintxer elkarteak 25. urteurrena betetzeko batzordea eratuko du

Trintxer elkarteak mende laurdena beteko du datorren urtean, eta ospakizunak prestatzeko asmoz, batzorde bat eratu dute ekitaldiak antolatzeko asmoz. Ostegun honetan, hilaren 15ean, bilera egingo dute elkartean bertan, 19:30etik aurrera. Urteurrenerako...

pasaiako hitza

Ekintza kulturaletarako diru laguntzak abenduaren 31ra eska daitezke

Errenteriako Udalak ekintza kulturalei eta gazteei eta hezkuntzari bideratutakoei dagozkien diru laguntzen berri eman du. Hain zuzen, abenduaren 31ra arte eska daitezke datorren urtera begira arlo horiei dagozkien diru laguntzak. Hiru deialdien oinarri...

errenteriako hitza

San Tomasen parte hartuko duten dantza taldeekin bilera deitu du udalak

San Tomas eguneko jaialdia medio, ferian parte hartuko duten dantza taldeekin bilkura deitu du  Irungo Udalak. Bilera, Kultur eta Kirol arloan izango da (Ospitale Zaharra), 13:00etik aurrera.

irungo hitza

Kirol emaitzak, Oiartzun

Futbola  Ohorezko Erregional Maila. Real Union-Oiartzun: 0-2. Emakumeen Bigarren Maila. Oiartzun-Athletic: 3-0. Areto Futbola Gipuzkoako Lehen Maila. Hirukide-Oiartzun: 2-2. Gipuzkoako Bigarren Maila. Gorka Margoak Makax-Power Rangers: 3-3. Gipuzkoako Hirugarren Maila. Antiguo-Baobab: 2-4. Saskibaloia  Gipuzkoako Hirugarren Maila. AIB Gazkoplastika ITB-Saskilagunak: 63-62. Gazteak. Saskilagunak-Atletico San Sebastian: 38-42. Neskak, kadeteak. Saskilagunak-Lezo Institutua: 18-51.

nagore vega

Amable Ariasen margolanak ikusgai daude Mentxu Gal aretoan

Amable Arias artistaren erakusketa inauguratu zuten iragan ostiralean, Mentxu Gal aretoan. Otsailaren 10era arte ikusgai izango dira Ariasen margolanak. Erakusketak bildutako margolanak bi multzotan banatuta daude. Batetik, Macabros –Makabroak– izeneko lanak daude eta bestetik, Huellas de azul electrico –Urdin elektrikoaren arrastoak– multzoa dago. Hala, 36 marrazki biltzen ditu lehen bildumak eta paperaren gainean tinta txinatarra erabiliz egindako marrazkiak dira. 1983. urtean osatu zuen bilduma eta biolentzia, sadismoa, mendekua eta gorrotoa lantzen ditu bertan artista espainiarrak. Urdin elektrikoaren arrastoak bildumak bestalde, Ariasen 25 margolan hartzen ditu bere baitan. Tinta urdineko tanpoien bidez egindako marrazkiak dira eta hamaika gai lantzen ditu: autorretratuak, benetazko zein asmatutako fauna, biluziak… Marrazkiak 1973. urte inguruan egin zituen Ariasek. Ordutegia: ostirala eta larunbata 18:00etik 21:00etara. Igande eta jaiegunetan 11:30etik 13:30era.

irungo hitza

Euskal Herriko Itzuliaren 18. etapa egingo du Trintxerrek

Trintxer Mendi Taldeak Euskal Herriko Itzuliarekin jarraituko du igande honetan. Bira horren 18. etapa izango da. Araba aldera joango dira, Aiara udalerrian dagoen Añes herrira. Hortik Lendoñogoiti inguruan dagoen La Choza iturrira joango dira, hogei...

pasaiako hitza

Film labur lehiaketako lehenengo saria, Galiziara

Santi Veigak irabazi du XVII. Errenteria Hiria Film Labur Lehiaketako sari nagusia, El rastrillo se quiere comprometer lanari esker. Igandean eman zituzten sariak Errenteria Hiria Kulturgunean, eta Julen Mendoza alkatearen eskutik 1.000 euroko saria ga...

errenteriako hitza

Zabarre pirataren kontu zaharrak bihar, liburutegian

Zabarre pirataren kontu zaharrak bihar, liburutegian

lezoko hitza

SAT sindikatuko kideek parte hartuko dute Herrien Astean

Ez du hutsik egingo aurtengo udazkenean Mikelazulo kultur elkarteak antolatzen duen Herrien Asteak, eta egitarau oparoa prestatu dute Euskal Herritik kanpoko kulturak, mugimenduak eta bestelakoak ezagutu ahal izateko. Aurtengo egitarauan SAT Andaluziako sindikatuko kideek egingo duten bisita nabarmendu daiteke. Hori izango da, hain zuzen, lehenbiziko ekitaldia: datorren astearte, hilak 20, 20:00etan, Mikelazulon. Pepe Caballero SATeko erakundeko arduraduna eta Lola Alvarez Kordobako SATeko eta Somonteko lur-okupazioaren arduradunak parte hartuko dute. Ostegunean, ekitaldi bikoitza izango da. Qualbi (Nire bihotza) Palestinaren egoera beste ikuspuntu batetik ezagutaraziko duen film laburra emango dute, 19:00etan, Mikelazulon. Bestetik, Brasilgo musika entzuteko aukera izango da Yemamah taldearen eskutik, De Cyne Reynan, 22:30etik aurrera. Bossa nova, samba, fogo, funk, reggae eta jazz doinuak joko dituzte. Ostiralean ere pare bat ekitaldi egingo dituzte. Arratsaldean, haurrekin aniztasun tailerra egingo dute, eta gauerako ere beste kontzertu bat prestatu dute, Hego Amerikako beste herri batetik etorritako bi musikariren eskutik: Fabiana Boer eta Leandro Yaku. Ohi bezala, herrialde bateko janariarekin osatutako afaria ere egingo dute. Eta oraingoan, afari mexikarra izango da. Giro mexikar horri baliatuz, rantxerak izango dira ondoren. Egitaraua Azaroak 20, asteartea: Andaluzia zutik hitzaldia, 20:00etan, Mikelazulon. Azaroak 21, asteazkena: Bidez bide tertulia, 19:30ean, Mikelazulon. (Bidez bide, bertako eta etorkin jendeaz osatutako elkartea [...]

errenteriako hitza

‘Hil arte bizi’ euskarazko antzezlana emango dute larunbatean Itsas Etxean

Larunbatean, hilaren 17an, Txalo Produkzioak-en Hil arte bizi euskarazko antzerki lana taularatuko dute Itsas Etxeko auditoriumean, 19:30ean hasita. Sarrerak dagoenenko salgai daude, 5 euroan, herriko bi turismo bulegoetan (Arma Plaza eta Kirol kaia). Emanaldiaren egunean ere aukera izango da erosteko, Itsas Etxeko lehiatilan, obra hasi baino ordubete lehenagotik. Udaletik aurreratu dutenez, “Hil arte bizi obra tragikomikoa da, heriotzaz hitz egiten duen komedia, eta adiskidetasunaz jardungo den tragedia da. Bizitzeko gogoaz ari den tragikomedia da”. Javier Veigak idatzitako lana da eta Begoña Bilbaok zuzenduta. Aktore hirukotea aski ezaguna da, telebistan zein antzerkian eskarmentu handikoak direlako: Iker Galartza, Sara Cozar eta Joseba Usabiaga. Udaleko Euskara Departamentuak antolatutako ekintza da, Neguko Jardunaldiak programaren barruan. Obra adiskidetasunaren mugen inguruan egiten den hausnarketa bat da, Nacho, Angel eta Maria pertsonaien ingurukoa. Bi gizon eta emakume bat eta jakina… gutxienez pare bat maitasun istorio. Hiru lagun, betiko lagunak, betirako lagunak… edo ez. Zerbait gertatuko da. Larria izango da beraien adiskidetasuna kolokan jarriko badu. Hala, ikuslearenganako galderak piztea du xedea obrak: Zer egingo zenuke zure bikoteak zure lagun onenarekin alde egingo balu? Biei barkatuko zenieke? Bietako bati? Zeini? Eta heriotza tartean bada… dena ezberdin ikusten da? Edozer barka zenezake maitasunagatik? Eta adiskidetasunagatik? Min egitea baino egia ezkutatzea hobea [...]

hondarribiko hitza

Udalak 17.600 euro banatu ditu gizarte zerbitzuen arloko proiektuak sustatzeko

Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arloak 10.000 euro banatu ditu esparru horretan lan egiten duten elkarteen artean. Aurten hemezortzi elkartek jaso dute 400 eta 800 euro arteko diru laguntza. Horiez gain, beste bost elkartek 7.600 euro jaso dituzte, diru laguntza izendunen bidez. Maite Pelaez arloko zinegotziak azaldu duenez, urteetan luzatzen diren proiektuak laguntzen saiatzen dira: “Udaletik ezinbestekoa jotzen dugu laguntza hauek ematea. Asoziazio hauek lan bikaina egiten dute, eta gure beharra da laguntzea, oso kontutan hartzekoa da bolondresek egiten duten lana. Behin elkarte bati laguntza eman ondoren, hurrengo urteetan ematen jarraitu behar da, proiektuek urte batzuetarako garapena behar dute eta”. Beheko zerrendan ikus daitezkeenez gain, beste bost elkartek laguntza izenduna jaso dute, urtero bezala: EMEKI Emakume elkarteak 3.000 euro, Caritasek 1.500 euro, Odol Emaileen Elkarteak 1.500 euro, Nagusilan Elkarteak 1.000 euro eta Itsasgizonen Elkarteak 600 euro. Guztira 7.600 euro banatzen ditu udalak diru laguntza izendunen bidez. Gizarte Zerbitzuetako arloak lagundutako proiektuak Ortzadar. Aldizkako laguntza behar duten adimen limitedun pertsonentzat, integrala eta diziplina anitzekoa den arreta eta eskuhartzea. 400 euro. ATECE. Hartutako kalte zerebrala duten pertsonen eta beraien familiakoen erabateko arreta proiektuaren Administrazio programa. 400 euro. Guztion Artean. Etorkinen eta Hondarribiko udalerriko bizilagunen arteko parte hartze eta kultur elkartrukerako proiektua. 600 euro. ADEMGI. Esklerosi [...]

hondarribiko hitza

Zuberoara itzuliko dira Jaizkibel Mendizale taldekoak

Asteburu honetan egingo du Jaizkibel Mendizale Taldeak Zuberoako Itzuliaren azkeneko etapa. Pasa den hilean egin behar zuten, baina eguraldi txarra dela eta, bertan behera utzi zuten. Bederatzigarren etapak —eguraldiak uzten badu— Larrañeko mendat...

pasaiako hitza

Aginteak berritzen ari da Alarde Tradizionala

Jose Igancio –Josin– Galzacorta Arana Aizkolarien eskuadrakoa kaboa izaten segitzeko berriz hautatu du Alarde Tradizionaleko Buruzagien Batzordeak, Amaia KZn egindako hauteskundeetan. Galzacorta 2009. urtetik da Aizkolarien konpainiako kaboa, baina bertan parte hartzen du 1968tik. Horrez gain, Uranzu, Real Union, Lagun Onak eta Behobiako konpainietan ere parte hartu du. Kantineren ordezkaria Alarde Tradizionalak jakinarazi duenez, kantineren ordezkaria aukeratuko du Buruzagien Batzordeak, abenduaren 1ean, San Pedro kaleko 16. zenbakian. Leire Ibargoyen da Alarde Tradizionaleko egungo kantineren ordezkaria.  

irungo hitza

Segurtasuna bermatze aldera, neurriak hartuko dira hiriko zenbait puntuetan

Irungo Udalak jakinarazi duenez, Hiri Debekatuaren Mapak aurreikusitako 42 puntu beltzak direla eta, Irungo hainbat lekuetan neurriak hartuko dira. Emakumeei segurtasun falta eragiten dieten lekuak dira mapak bildutakoak. Oraingoan argizteria hobetzeko neurriak hartuko dira ondoko puntuetan: Renfe geltokiko eskaileretan, Portu plaza eta Cesar Figerido kaleak lotzen dituen eskaileretan, eta Zelaiburuko eta Artaleku kiroldegiko eskaileretan. Irungo Udaleko ordezkariek Hiri Debekatuaren Maparen baitan orain arte hartutako neurriak ere gogora ekarri zituzten agerraldian; hala nola, Oxinbiribileko lurrazpiko pasabidea, Olaberriako errepidea, Ramon Iribarren kaleko N1 errepidea azpitik zeharkatzen dituzten pasabideak, Aranibar tunela eta Stadium Galeko Arabolaza kalea.  

irungo hitza

Behobia-Donostia, bideoak

oarso bidasoko hitza

Bazkari herrikoia eta musika nagusi larunbatean

Bazkari herrikoia eta bertso saioa deitu dute larunbat honetan, Irunen. Bazkaria, Hazia Kultur Elkartean izango da eta Xabier Silveira, Fredi Paia, Ekaitz Larrazabal Katxo… ariko dira bertan. Sarrerak 10 euroan salgai daude. Iluntzean bestalde, kontzertuak antolatu ditu Lakaxita gaztetxeak. Hala, Petti, Joseba Irazoki eta AZ/DZ taldeak ariko dira gaztetxean, 21:00etik aurrera. Horien ondotik, Hellmuga dj-a musikaz arduratuko da berandura arte. Bazkariko txartela aurkezten duten lagunek hiru euro ordaindu beharko dute sartzeko; bestela, bost euroko prezioa edukiko dute kontzertuek.  

irungo hitza
Gehiago