Barakaldoko gertakariaren ondoren desjabetzeak eten ditu Kutxabankek

Ostiral goizean Barakaldon etxetik kaleratu behar zuten emakume batek bere buruaz beste egin zuenetik, asko izan dira muturreko egoeran dauden pertsonen kaleratzeen aurka agertu direnak, eta erreakzioak azkar iritsi dira. Hain zuzen ere, ostiral goizean elkarretaratzea egin zuten Kutxabankek Irungo Colon pasealekuan duen sukurtsal parean. Bertan, Juan Carlos Infante gaztearen egoera salatu zuten. Bidasoko Kaleratzeei Stop elkartearen arabera, “Kutxabankek ez du inongo negoziaketarik onartu” gazte irundarraren egoera aztertzeko. Lanik gabe geratu zenean Infantek hipoteka ordaintzeari utzi zion eta Kutxabankek desjabetze prozedura abiatu zuen. Ondoren, gazteak beste lan bat lortu eta ordaintzen jarraitzeko asmoa adierazi zuen arren, bere etxea enkantean jarri zuen AIKSA Kutxabanken higiezinen agentziak. Infantek etxean bizitzen jarraitu izan du, baina etzi baino lehenago bertatik ateratzeko exijitu dio Kutxabankek, baldin eta prozedura penal bat hastea nahi ez badu. Ostiraleko elkarretaratzean Kutxabankeko arduradunek “negoziatzeko inolako asmorik” erakutsi ez dutelako kexu zen Infante, “nahiz eta hipoteka ordaintzen jarraitzeko prest nagoen”. Hamarnaka herritarrek lagundu zioten protestaldian eta, bertan zeudela, Barakaldoko emakumearen albistea jakin zuten. Barakaldoko gertakariaren ondoren, Donostiako alkateak eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak Kutxabank erakundeari desjabetzeak bertan behera uzteko exijitu zioten —Donostiako Udala eta aldundia erakunde finantzieroko administrazio batzordean daude ordezkatuta—. Atzo, Kutxabankeko presidente Mario Fernandezek hipoteken exekuzioak bertan behera uzteko agindu zuen eta lehen [...]

irungo hitza

Euskara ikastaroetan 35 guraso ari dira parte hartzen

Errenteriako Udalak jakinarazi dutenez, 35 guraso ari dira parte hartzen haiei zuzendutako euskara ikastaroetan. Zehazki, 0-12 urte arteko gurasoei zuzenduta daude ikastaro horiek. Partaide guztiak hiru taldetan banatu dituzte, eta bakoitzak bere urrat...

errenteriako hitza

Aurrekontuen parte hartze prozesua bihar hasiko du udalak

2013ko aurrekontuak prestatzen hasi da udala. Eta, iaz bezala, herritarrekin konpartitu nahi du prozesua. “Udalaren egoera aurkeztu eta haien iritziak, proposamenak eta beharrak jasotzeko parte-hartze prozesua” bihar hasiko du Iturriotzen. Auzoz auzo joango da udala, eta eragileekin ere bilduko da. Batzar horietan hiru gai landuko dituzte: “2013ko tasen eta zergen inguruko aurkezpen laburra; Udalaren egoera ekonomiko orokorraren berri ematea eta Udalaren aurrekontu proposamena aurkeztea; eta auzolanaren balorazioa eta auzoetako premiak biltzea”. Auzoetako erronda azaroaren 13tik abenduaren 4ra egingo da, baina aurrekontuen prozesua ez da hor bukatuko. Ondoren, auzo eta eragileekin egindako bileretan jasotakoa eta oposizioak egindako ekarpenak aztertuko ditu Ogasun Batzordeak, aurrekontu proposamen berria egiteko. Abenduaren 12an, Herri Batzarrean aurkeztuko da proposamen hori eta ondoren, Udalbatzak onartuko du Hauxe izango da egutegia: Auzo batzarrak Iturriotz: Azaroak 13, asteartea, Iturri Berri Elkartean (19:30). Ugaldetxo: Azaroak 14, asteazkena, Atamitxen (19:30). Ergoien: Azaroak 21, asteazkena, Auzokalte Elkartean (20:00). Arragua: Azaroak 22, osteguna, Aldeguna elkartean (19:30). Karrika: Azaroak 28, asteazkena, Artaso Elkartean (20:30). Altzibar: Azaroak 30, ostirala, eskoletan (19:30). Elizalde: Abenduak 3, astelehena, udaletxeko areto nagusian (19:30). Gurutze: Abenduak 4, asteartea, Bizardia Elkartean (19:30). Eragileak Kirol Kontseilua: Azaroak 13, asteartea, Elorsoro kiroldegian (19:30). Mendia eta baserritarrak: Azaroak 14, asteazkena, Hirigintzan(17:00). Euskara Batzordea: Azaroak 15, [...]

oiartzungo hitza

Rolo Tomassiren musika sailkaezina entzungo da ostiralean Psilocybenean

Sheffield hiriko (Ingalaterra) Rolo Tommasi bandak joko du ostiralean Psilocybenean. Talde berezia da, estilo askotik edaten duena baina estilo jakin batean sailkatzea ezinezkoa dena. Batzuek mathcorea egiten dutela diote, baina euren abestietan punk, rock, metal, jazzcore edota rock experimental doinuak, besteak beste, bereizi daitezke. Egunotan hirugarren diskoa aurkezten ari dira, Astraea izenekoa. Hilaren 5an jarri zuten salgai, baina Costa de Fuego jaialdian emandako kontzertuan zenbait abesti aurreratu zituzten. Aurretik Dama talde nafarreko kideak igoko dira taulara. Hardcore azkarra egiten dute eta beren kontzertuak bortitzak izaten dira. Taldea nahiko berria da baina taldekideek beste proiektu batzuetan parte hartu izan dute lehenago: Errugabe, Himen, Saiak, Su etena… Nafarren saioa 22:00etan hasiko da eta ondoren joko du Rolo Tomassik. Sarrerak sarean lor daitezke, 10 euroan, Kulturalive-ren bitartez. Rap gaualdia larunbatean Larunbatean rap gaua antolatuko du Amutalde kaleko aretoak. Hiru talde ariko dira: La Cremme, Kulto Kultivo eta Crimen X. Azken hauek irundarrak dira eta maxi berria aurkeztuko dute, Lo llamaron crimen goiburukoa. Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da. Psilocybeneara hurbiltzen direnek lehiatilan erosi ahalko dituzte sarrerak.

hondarribiko hitza

Eneritz Sein eta Iñaki Lopetegi, pasaitar onenak Behobia-Donostian

Eneritz Sein Agirregomezkorta eta Iñaki Lopetegi Gomez sanjuandarrak izan ziren atzoko Behobia-Donostian Pasaiako korrikalari azkarrenak. Denera, 138 pasaitar iritsi ziren Donostiako helmugara. Ondoko PDFan, herriko atleten sailkapena.

pasaiako hitza

Claudia Behobide eta Gerardo Amunarriz, hondarribiarren artean onenak Behobian

Claudia Behobide Alkain eta Gerardo Amunarriz Perez izan ziren atzoko Behobia-Donostian Hondarribiko korrikalari azkarrenak. Denera, 148 hondarribiar iritsi ziren Donostiako helmugara. Ondoko PDFan, herriko atleten sailkapena.

hondarribiko hitza

Lucia Elosegik eta Felipe Mitxelenak lortu dute lehen oiartzuarrak izatea Donostian

Lucia Elosegi Itxaso eta Felipe Mitxelena Erice izan ziren atzoko Behobia-Donostian Oiartzungo korrikalari azkarrenak. Denera, 106 oiartzuar iritsi ziren Donostiako helmugara. Ondoko PDFan, herriko atleten sailkapena.

oiartzungo hitza

Ines Muñoz eta Jon Ruiz, Irungo atleta azkarrenak Behobia Donostian

Ines Muñoz Pacheco eta Jon Ruiz Bermudez izan ziren atzoko Behobia-Donostian Irungo korrikalari azkarrenak. Denera, 544 irundar iritsi ziren Donostiako helmugara. Ondoko PDFan, herriko atleten sailkapena.

irungo hitza

Maider Hernandez eta Javier Gonzalez, Behobia-Donostian errenteriar onenak

Maider Hernandez Karrikiri eta Javier Gonzalez Sanchez izan ziren atzoko Behobia-Donostian Errenteria-Oreretako korrikalari azkarrenak. Denera, 347 errenteriar iritsi ziren Donostiako helmugara. Ondoko PDFan, herriko atleten sailkapena.

errenteriako hitza

Hasi da Irritxoen Eguna

Goizeko hamaiketan eman diote hasiera Irritxoen Egunari. Ordu horretan ekin diote hasiera ofizialari Errenteria Hiria Kulturguneko auditoriumean hamarnaka lagunen aurrean. Naroa Iturrik egin du aurkezpena, eta gogora ekarri ditu ehunka kilometrora amarekin batera espoetxean dauden haurren, eta aita,ama,izeba,osaba… ikusteko ehunka eta ehunka kilometroko bidaiak egin behar izaten dituzten haurren errealitatea. Irikiera ekitaldi horretan izan da ere  Julen Mendoza alkatea, eta aginte makila Aner Arbelaitzi, Sonia Jacinto preso oreretarraren semeari eman dio. Mendozak irri egitearen garrantzia nabarmendu du “arazo txikiei zein handiei aurre egiteko” baliagarria delako. Une honetan antzerkia emanaldia egiten ari dira.Espetxean batera diren ama eta haurraren esperientzia eta bizipenak biltzen dietuen aqntzezlana da.

errenteriako hitza

Gaztaina eta sagardo dastaketa Santiagoko Auzo Elkartearen eskutik, igandean

Santiagoko Auzo Elkarteak Gaztaina Eguna antolatu du azaroaren 18an, igandearekin. Goizeko 09:00etan irteera deitu dute auzokideek eta arratsaldeko 17:00etan, txikientzako jokoak antolatzeaz gain, buruhandiak auzoko kaleetan zehar ibiliko dira. Bukatze...

irungo hitza

On Manuel Lekuonaren omenez

Ostiralean bukatu ziren On Manuel Lekuona omentzeko ekitaldiak. Bertso saioa izan zen udaletxeko areto nagusian. Lau bertsolari taula gainean (Jon Maia, Jon Martin, Jokin Uranga eta Igor Elortza) eta Ander Lizarralde gai jartzailea. Lepo bete zen udal...

nagore vega

Ehunka lagunek hartu dute parte Irritxoen Egunean

Inoiz haurrentzat antolatutako egunik handiena izatea zuen helburu, eta eguraldiak lagundu ez bazuen ere, antolatzaileek bete dute asmoa. Ehunka lagun hurbildu ziren Errenteria-Oreretara atzokoan Irritxoen Egunaren harira antolatutako hamaika ekimeneta...

errenteriako hitza

Atez atekoaren gaineko parte hartzea martxan jarri du udalak

Atez atekoaren gaineko parte hartzea martxan jarri du udalak

lezoko hitza

Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek bat egin dute Eleak-en ekimenarekin

Errenteria-Oreretako sei gazte espetxeratzear direla eta, Eleak mugimenduak martxan jarritako Gure Etxeko Atea Zabalik Dute kanpainarekin bat egin dute Oarsoaldeko Ikasle Abertzaleek. Mobilizazioa ezinbestekotzat jo dute auzipetuei babesa emateko. &#82...

errenteriako hitza

Oraingoz ez dute etxetik kaleratuko Errenteriako bizilaguna

Hipoteka ordaindu ezin zuela eta, larunbatean errenteriar bat etxetik kaleratzekoak ziren, baina Kutxabankek behin-behinean kaleratzeak eteteko erabakia dela eta, oraingoz ez dute kaleratuko. Errenteriar horrek hipoteka Kutxabanki eskatu zion. Stop Des...

errenteriako hitza

Nerea Moreno eta Joxe Mari Intxausti, lezoarren artean garaile Donostian

Nerea Moreno Guerrero eta Joxe Mari Intxausti Askasibar izan ziren atzoko Behobia-Donostian Lezoko korrikalari azkarrenak. Denera, 81 lezoar iritsi ziren Donostiako helmugara. Ondoko PDFan, herriko atleten sailkapena.

lezoko hitza

Azaroak 10 eta 11ko kirol emaitzak

SASKIBALOIA Senior emakumeak Oiarso-Añorga: 37-47 Senior gizonak Ruibal-Oiarso: 61-69 ESKUBALOIA Zilarrezko Maila (gizonak) Ereintza-Angel Ximenez Puente Genil: 24-34 Emakumeen Euskal Liga Aloña Mendi-Ereintza: 12-12 FUTBOLA Erregional Oh...

errenteriako hitza

Edurne Gomez eta Herve Etxeberri, lehen hendaiarrak Donostian

Edurne Gomez Izagirre eta Herve Etxeberri izan ziren atzoko Behobia-Donostian Hendaiako korrikalari azkarrenak. Denera, 75 hendaiar iritsi ziren Donostiako helmugara. Ondoko PDFan, herriko atleten sailkapena.

hendaiako hitza

Bustita, baina oso pozik

oarso bidasoko hitza
Gehiago