Azaroaren 23an bukatzen da toponimia lehiaketa

Errenteriako Euskara Departamentuaren Ezetz asmatu lehiaketan azaroaren 23ra arte parte har daiteke. Parte hartzen duten guztien artean irabazleak, Errenkoalderen 50 euroko erosketa txartela eramango du, herriko dendetan gastatzeko. Horretarako, nahiko...

errenteriako hitza

Erakusketa, Topoaren ehun urteekin

Abenduaren 5ean ehun urte beteko dira Topoa estreinakoz Antxotik pasatu zenetik, eta horren harira Antxotarrok Historia Mintegiak erakusketa bat antolatu du azaroaren 9tik 17ra Kultura Etxean. Argazkiak eta pieza batzuk ikusteko aukera izango da.

pasaiako hitza

Pello Añorga izango da liburutegian bihar

Pello Añorga izango da liburutegian bihar

lezoko hitza

Agenda 21n ikasturteko lehenengo foroa egin dute Gezalan

Agenda 21n gaineko ikasturteko lehenengo foroa

lezoko hitza

‘Bizilagunak’ egitasmoa aurkeztuko dute gaur arratsaldean

Gaur arratsaldean aurkeztuko dute Merkatuzarren azaroaren 18an egingo duten Bizilagunak egitasmoa. Egun horretan Europa osoan askotariko jatorrien arteko elkarbizitza sustatzeko asmoz bazkaltzeko elkartuko dira, 14:00etan. Gipuzkoan 60 bazkari egitea a...

errenteriako hitza

Sugarrik abiatuko ditu IX. Uztartzeko Jardunaldiak, ostiralean

Hondarribiko Ostalaritza Elkarteak Uztartzeko IX. Jardunaldiak burutuko ditu hilaren 9tik abenduaren 1a bitarte, udalaren laguntzarekin. Sugarri, Abarka, Laia, Enbata, Hotel Jaizkibel, Kaialde eta Alameda jatetxeek dastaketa menuak eskainiko dituzte, jatorrizko izendapena duten maila handiko ardoekin uztarturik zerbituko dituztenak. Besteak beste, eskualde hauetako ardoak erabiliko dituzte: Errioxa, Nafarroa, Champagne, Duero, Rias Baixas, Somontano, Bierzo eta Perelada. Jatetxe guztiek prezio bateratua izango dute, 50 euroan (BEZa barne). Sugarri jatetxeak abiatuko ditu jardunaldiak, ostiral honetan bertan. Grupo Bodegas Chivite upeltegiko ardoak eta Taittinger txanpaina zerbituko dituzte. Jardunaldietan dastatu ahalko diren menuak eta ardoak ezagutzeko bisitatu Hondarribiko Ostalaritza Elkartearen webgunea.  Hondarribiko IX. Uztartzeko Jardunaldiak Hilaren 9an, ostirala, Sugarri jatetxean. Upeltegia: Chivite eta Taittinger txanpaina. Hilaren 16an, ostirala, Alameda jatetxean. Upeltegia: Remirez de Ganuza. Hilaren 17an, larunbata, Enbata jatetxean. Upeltegiak: Gonzalez Byass, Viñas del Vero eta Beronia. Hilaren 22an, osteguna, Laia erretegian. Upeltegia: Bodegas Ramon Bilbao. Hilaren 23an, ostirala, Abarka jatetxean. Upeltegiak: Freixenet (cavak eta Henry Abele txanpaina). Hilaren 30ean, ostirala, Kaialde jatetxean. Upeltegiak: Adegas-Valmiñor eta Ebano. Abenduaren 1ean, larunbata, Jaizkibel Hoteleko jatetxean. Upeltegiak: Hiruzta (txakolina), Finca de Bodegas Losada eta Oporto Ferreira.  

hondarribiko hitza

Ostiraletik igandera film laburrak izango dira protagonista Niessenen

Film Laburren Lehiaketaren harira, Niessen zinemak horretara egokituko dira ostiral, larunbat eta igandean. Ostiral eta larunbatean parte hartu duten filmak ikusteko aukera izango da 19:00etatik aurrera, eta igandean, berriz, sari banaketa izango da. G...

errenteriako hitza

Baionako manifestaziora joateko autobusak jarriko dituzte

Hilaren 10ean, larunbatarekin, Baionan egingo den preso eta iheslarien aldeko manifestazio nazionalera joateko autobusak jarriko dituzte hainbat herritan, baita Hondarribian ere. 14:30ean irtengo dira Miramarretik, eta buelta 19:00etan izango da, gutxi...

hondarribiko hitza

Asteburuko kirol emaitzak

FUTBOLA Bigarren B Maila Real Union-Logroñes 3-1 Erregional Ohorezko Maila Trintxerpe-Real Union B 0-1 Preferente Maila Munibe-Mariño 0-2 Behobia-Urnieta 1-2 Emakumeen Euskal Liga Mariño-Barakaldo 1-1 Emak. Lurraldeko Liga Antigua Luberri-Irun Artia...

irungo hitza

Emaztea hiltzen saiatu zen gizon baten kontrako epaiketa hasiko da

Azaroaren 13an Gipuzkoako Lurralde Auzitegian Errenteria-Oreretako gizon baten kontrako epaiketa hasiko da. Gizon horri emaztea labankadaz hiltzen saiatzea egotzi diote. Gipuzkoako Fiskaltzak bederatzi urteko espetxe zigorra eskatu du. Duela bi urte iz...

errenteriako hitza

Truk Txapelketa hasiko dute Esku Garbian

Urtero bezala, aurten ere Truk Txapelketa antolatu du Altzibar auzoko Esku Garbia elkarteak. Larunbatean hasi eta maiatzera arte iraungo du (larunbat arratsaldeetan). Larunbatero, parte hartzen duten bikoteen artean sariak banatuko dituzte. Eta ikasturte bukaeran, puntu gehien pilatutako bikoteak jasoko du urteko saria.  

oarso bidasoko hitza

1947an jaiotakoek bazkaria egingo dute hilaren 24ean

Bost urtean behin elkartzen dira 1947an jaiotako errenteriarrak, eta aurten tokatzen zaie. Hala, hilaren 24ean elkartuko dira bazkaltzeko, Lintzirin jatetxean. Joateko asmoa duenak 57 euro sartu behar ditu hilaren 20a baino lehen, Euskadiko Kutxako 303...

errenteriako hitza

Mutxiko zaleak Damarri plazan elkartuko dira, hilero bezala

Mutxikoen eta, orohar, euskal dantzen zeleak igande eguerdian elkartuko dira berriro Damarri plazan (Santa Maria ateaurrea eta Zumardiaren artean), Zumardikoak Kultur Elkarteak egiten duen deialdiari jarraituz.

hondarribiko hitza

Landa eremuko bide bazterrak garbitzen ari dira egunotan

Egunotan baserri auzoetako bide bazterrak garbitzen ari dira udala eta Behemendi Landa Garapenerako Elkartea. Guztira 70 kilometro inguru dira garbituko diztutenak, Arkoll, Zimizarga, Akartegi, Gornutz eta Jaitzubia auzoetan. Gregorio Berrotaran Hondar...

hondarribiko hitza

Anaka-San Migel eremuko Hiri Antolamendu Plana onartu du Udalbatzak

San Migel-Anaka eremuko Hiri Antolamendu Aldaketa Berezia onartu zuen Udalbatzak iragan asteazkenean. Horren arabera, eraikiko den eremua hasierako 108.000 metro koadrotik 116.000 metro koadrora igaro da. Era horretan, 1.215 etxebizitza berri eraikiko dira bertan eta horietatik, 917 babes ofizialekoak izango dira. Hasierako eremuan 1.096 etxebizitza eraikitzea aurreikusten zuen udalak. Miguel Angel Paez zinegotziak abiazio zibilak emandako baimenaren berri eman zuen udalbatzarrean. Baimen horri esker, etxebizitzak eraikitzeko eremua zabalagoa da eta beraz, etxebizitza kopurua ere handitu da. PSE-EEren proposamenak hala ere, ez zuen nahi bezain aldeko boto jaso. Lehenik eta behin, Bilduren udal taldeak Oinatz Mitxelena bozeramailearen bidez etxebizitzak salmentara baino “alokairura” zuzendu behar direla proposatu zuen. Horrez gain, bertako jabeekin hitzarmenak sinatzea ere beharrezkotzat jo zuen Mitxelenak. Horiek horrela, ez zela hori bozkatzen ari zena erantzun zion Paezek Mitxelenari eta jabeekin inongo akordiorik ez dela bilatu aitortu zuen. EBren udal taldeko Manuel Millanek bere aldetik bat egin zuen Bilduren kezkarekin eta “alokairua” sustatzeko beharra ere aipatu zuen. Zalantza ugari EAJ eta PPren udal taldeek zalantzak agertu zituzten proiektuaren inguruan. EAJk plana betetzeko arazoak sor daitezkeela adierazi zuen, momentu honetan “ez baitago dirurik”. PPk bere aldetik ere “emandako urrtsak” errealitate bihurtuko ote diren galdetu zuen. Horiek horrela, PSE-EEren eta EBren aldeko [...]

irungo hitza

On Manuel Lekuona omenduko dute bihar eta ostiralean

Uztailaren 30ean, 25 urte bete ziren On Manuel Lekuona euskaltzaina, antropologoa eta hizkuntzalaria hil zela. Horren harira, udalak «merezitako omenaldia» eskaini nahi dio. Hala, hiru ekitaldi antolatu ditu aste honetarako, Euskaltzaindiarekin eta E...

nagore vega

Senegal gogoan izango dute Santiago kalean, larunbatean

Guztion Artean elkarte senegaldarrak jaialdia antolatu du larunbaterako Santiago kalean. 12:00etatik aurrera hainbat ekintza burutuko dituzte arratsaldera arte, eta Hondarribian bizi diren senegaldarren jatorrizko herriko ohiturak ezagutzeko aukera iza...

hondarribiko hitza

Iñaki Dieguez, Cirque du Soleil-etik Itsas Etxera

Iñaki Diequez Quartet taldeak kontzertua emango du ostiralean, hilak 9, Itsas Etxeko auditoriumean, 20:30ean. Cirque du Soleil konpainiarekin ia 1.000 saio eman ondoren, zirkoa utzi eta Birak lana grabatu du Iñaki Dieguez akordeoilari irundarrak, beste 23 musikarien laguntzarekin, horien artean Ritxi Salaberria hondarribiarra. Itsas Etxean lauko formatoan ariko da Dieguez eta Salaberria ondoan izango du, baxuarekin. Birak diskoan mundu osoan zehar Cirque du Soleil konpainiarekin ia hiru urtez ibilita bereganatutako esperientziak islatzen ditu. Hainbat lankidetza izan ditu: Musikari brasiliarrak (Daniel Baeder, Renato Martins, Juninho Costa…), Quebecekoak (Sebastien Savard, Raphael Lavoie…), eta AEBekoak (Fernando Diez). Diskoa AEBetako zenbait hiritan, Brasilen (Sao Paulon eta Salvador de Bahian), Montrealen, eta Bruselan grabatua izan da eta Euskal Herriko hainbat musikarik ere parte hartu dute: Igor Telletxea, Ritxi Salaberria, Pascal Gaigne, Oreka Tx, Mixel Ducau, Javier Perez Azpeitia, Ruben Caballero eta Txus Aranburu, besteak beste. Birak diskoak jazza eta folka nahasten ditu; hala, entzuleak ezagunak dituen doinuak entzuteko aukera du, hala nola, fandangoa, ezpatadantza, tangoa eta fusio musikak. Grabaketan lagundu dioten hiru musikarirekin igoko da Dieguez Itsas Etxeko taulara: Pascal Gaigne (gitarra), Ritxi Salaberria (baxua) eta Igor Telletxea (bateria). Sarrerak dagoeneko salgai daude herriko bi turismo bulegoetan, ohiko ordutegian: 10:00etatik 13:30era eta 15:30etik 20:00etara. Kontzertuaren egunean Itsas Etxeko lehiatilan [...]

hondarribiko hitza

Gizarte eta politika arazoei irtenbidea emateko helburua duen idazlana aurkeztuko dute Amaian

Trazando el dialogo. Herramientas esenciales para el cambio social –Elkarrizketa marrazten. Gizarte aldaketarako berebiziko erremintak– liburua aurkeztuko dute bihar, Amaia KZn, 19:00etan. Hainbat euskal eragilek elkarlanean idatzitako idazlana da eta elkarrizketa bultzatzea da horren azken helburua. Gizarte eta politika arazoei irtenbidea ematea bilatzen du liburuak eta esparruko profesionalei zuzenduta dago. Momentura artea, Donostian, Tolosan eta Arrasaten aurkeztu dute liburua. Idazlana hiru ataletan banatuta dago: - Oinarriak - Erremintak - Epilogoa  

irungo hitza
Gehiago