Portua auzora autoarekin sartzeko Bidasoa ibilbidetik egin behar da aurrerantzean

Bernat Etxepare autoentzat ireki dute eta hala, Portuko lanen bigarren zatia bukatu dute: Matxin Artzu eta Bernat Etxepare kaleak. Bigarren zati hau irailean hasi ziren berritzen, eta aurreikusitakoa baino bi aste lehenago bukatu dituzte berritze lanak. Gauzatzeko 2,7 milioi euroko aurrekontua erabili dute. Euri urak eta ur beltzak banatu eta bi kaleak berritu dituzte, oinezkoari lehentasuna emanez. Espaloi zabalagoak jarri dituzte eta bizilagunek hala eskatuta, aparkalekuak ilaran jarri dituzte. Eserleku berriak eta kontsumo baxuko argiak jarri dituzte. Bigarren fasea bukatuta, kaleetan aldaketak egin dituzte. Portua auzotik ateratzeko, Bernat Etxepare kaleak noranzko bakarra izango du. Portuan sartzeko aldiz, eskuinera bira egin behar da Irun kalerantz, Roteta jatetxearen parean, eta Bidasoa ibilbidetik jarraitu behar da, Matxin Artzu kalera iritsi arte. Irailean hirugarren zatia Portuko lanen lehenengo zatian Almirante Alonso kalea eta honen hiru perpendikularrak berritu zituzten: Domingo Egia, Irailak Zazpi eta Beleztarren Markes kaleak eta Portua auzoko lanekin bukatzeko hirugarren fasea irailean hasiko dute, eta Itsasargi eta Zuloaga kaleak berrituko dituzte. Orain arte egin duten bezala, euri urak eta ur beltzak banatu eta bi kaleak berrituko dituzte. Oinezkoari lehentasuna emateko espaloi zabalagoak egingo dituzte, eserleku berriekin, eta kontsumo txikiko argiekin. Kaleen itxura Almirante Alonso kalearen antzekoa izango da. Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako [...]

admin

Udako sasoiari begira

Udako denboraldirako prestatzen ari da pixkanaka herria eta Sabino Arana kaleko igogailuak eta Portua auzoa Donostia kalearekin elkartzen dituzten eskailera mekanikoek udako ordutegia izango dute, irailaren 15a arte. Astelehenetik igandera goizeko zazpietatik gaueko ordubatetara izango dira martxan bi zerbitzuak. Hala, zerbitzua bi orduz luzatuko dute egunean, eta zerbitzua gaueko hamaiketan bukatu ordez, ordubatetan bukatuko dute.

admin

Hnuy Illa ikuskizunerako sarrerak salgai jarri dituzte

Etzidamu arratsaldeko zortzietan, Kukai dantza taldearen eta Tanttakaren eskutik, Hnuy Illa ikuskizuna eskainiko dute Itsas Etxeko auditorio berrian. Sarrerak zortzi eurotan salduko dituzte ostegun arte Arma Plaza eta Kirol Kaiko turismo bulegoetan et...

admin

VIII. Herri Triatloia antolatu du Astarloza Taldeak larunbaterako

Larunbatean (hilak 13), Herri Triatloia egingo dute Pasai San Pedron, Astarloza Taldeak antolatuta. Sanpedroen atarian urtero ospatzen duten kirol proba hau, aurten berritasunik badu:” San Joan bezpera dela aprobetxatuz, arratsaldean egitea erabaki dugu, horrela parte hartzea handiago izatea espero dugulako”, adierazi dute antolatzaileek. Aurreko urteetan bezala, proba banaka edo taldeka egiteko aukera egongo da. Taldeak gehienez 3 pertsonek osatuko dute. Aurrenak proba burutzen, taldeka aterako direnak izango dira. Ondoren banaka lehiatuko direnak hasiko dira irteten. Ibilbidean ere bada berritasunik. Hainbat aldaketa egin dituzte aurten. Aurtengo ekitaldian, bizikletan eta korrikan dorrean hasi eta Proisaraino joan beharko dute parte hartzaileek arraunlari kaletik. Ondoren, Morales Oliver kaletik Pasamanen alarguna kalea hartu eta alde zaharretik Dorreiraino joan beharko dute. Bizikletan 3 itzuli osatu  beharko dituzte parte hartzaileek eta korrikan bakarra. Igerian aritzeko proban, aldiz, ez da aldaketarik izango: Kalparratik hasi Dorreraino tartea osatu beharko dute igerian. Materiala, hau da bizikleta, bainujantzia eta beste, parte hartzaile bakoitzak eraman beharko du etxetik. Sariei begira banakako lehia lehenetsiko dute antolatzaileek, sariak hobeak izanik norbanakoentzat, taldeentzat baino. Triatloia arratsaldez ospatzen dutenez, kirol proba bukatuta, indarrak berreskuratzeko aukera izango da, gauerako antolatu duten herri parrilladarekin. San Pedroko koadrila bakoitzak parrillara botatzeko bere janaria eraman behar du. Proba 18:00eta hasiko [...]

admin

Etziko Musikaren Egunean jasoko du Manuel Lekuona Saria Ansorenak

AMA Berripaperak, 5. zenbakian, otsailean, Manuel Lekuona Saria Jose Luis Ansorena Andra Mari Abesbatzaren sortzaileak jasoko duela iragarri zuen. Orain, berriz, sari hori noiz jasoko duen jakinarazi du: etzi, Musikaren Nazioarteko Egunean, Gipuzkoako ...

admin

Bukatu du denboraldia EPLEren pilota eskolak

Larunbat goizean EPLEren pilota eskolaren denboraldia amaitu zen, eta ongi bukatzeko, partidak jokatu zituzten bertako ikasleek, Fanderiako pilotalekuan. Ondoren, opariak banatu zizkieten eta hamaiketakoa ere egin zuten. Arratsaldez, berriz, Pilota Ego...

admin

Margo erakusketa antolatu du Piedadea Emakume Taldeak

San Joan jaiekin bat eginik, Donibaneko Piedadea Emakume Taldeak margoen erakusketa antolatu du. Hilaren 24ean eta 25ean bisitatzeko aukera izango da, 17:00etatik, 19:30era, Donibane kalean emakume taldeak duen egoitzan.

admin

Ekaineko udalbatzarra: gai zerrenda

Aurreko batzarraldiko aktaren onarpena. Oiartzungo udalerrian bidaiarien hiri-garraio zerbitzu publikoaren kudeaketaren kontratazioa —Xorrola— kudaketa intersatuaz, berraztertze errekurtsoa. “Kirolaz” izaera pertsonaleko datuak dituen ...

admin

Gaztelekuko abesti onena Altzibarko jaietan aukeratuko dute

Hiru abesti sortu dituzte Gaztelekuko kideek, Nuendo programarekin egin duten ikastaroan Ikasturtean zehar, Nuendo ikastaroa egiten aritu dira Gaztelekun. Musika eta abestiak egiten ikasteko programa da Nuendo. Ikastarotik, hiru abesti atera dira. Hiru...

admin

Lander Rodriguezek eta Ainara Benaventek irabazi dute Gipuzkoako Itsas Kayak-eko Txapelketan.

Emaitza bikainak lortu zituen pasaiatar ordezkaritzak atzo Zumaian jokatutako Gipuzkoako Itsas Kayakeko Txapelketan. Sprinter modalitate nagusian, gizonezkoen K-1 proban, Trintxerpeko Donostiako Kayak taldeko Lander Rodriguez pasaiatarra izan zen txap...

admin

Jai Batzordeak bilera egingo du gaur

Lezoko Jai Batzordeak bilera egingo du gaur arratsaldean, udaletxeko pleno aretoan. 19:30ean hasiko da bilera, eta bertan santakrutzak prestatuko dituzte. Horrez gain, eskatu dute jaietako proposamenak gaur eguerdirako aurkez ditzatela herritarrek, uda...

admin

Edu Manazasen eskutik, bluesa

Ostegunean bluesik onena entzuteko aukera izango da De Cyne Reynan Edu Manazas & Whiskey Tren Madrilgo taldearekin. Kontzertua 22:30ean hasiko da eta dohainik da. Ibilbide luzeko laukotea da, eta askok Espainiako Estatuko blues talderik onena dela diote. 1.300 emanaldi egin ditu, eta jaialdirik esanguratsuenetan parte hartu dute: Kordobatik hasi eta Hondarribiraino. Maila handiko artistekin jo dute: Johnny Winter, Lurrie Bell, Sonny Rhodes, Skeeter Brandon, John Primer, Phil Guy, Phillip Walker, Tony Coleman, John Myall, Mojo Bufford eta Raimundo Amador.

admin

Lonja berria hizpide biharko Portuko administrazio kontseiluan

Lau gai hartuko dituzte hizpide bihar goizean, Portu Agintaritzaren Administrazio Kontseiluan. Batetik, Pasai San Pedroko arrandegi berriaren behin betiko diseinuaren gainekoak erabaki behar dituzte. Jakina denez, Udalak eta Portuak desadostasunak ditu...

admin

Kulkiren jolasekin ospatu dute ikasturte bukaera Lizeoko ikasleak

Pasaia-Lezo Lizeoko Lehen Hezkuntzako ikasleek primeran pasatu zuten iragan ostiralean. Kulki-ko partaideekin bisita jaso zuten eta primeran pasatu zuten herri kirol probetan. Euskaraz jolastea eta ongi pasatzea izan zen ekintzaren helburua, baita txikienek landa edo nekazaritza eremuko tresnak ezagutzea ere.

admin

Muliateko bi etxebizitza zozketatuko dituzte, bihar

Bihar 10:30ean Muliateko bi etxebizitza zozketatuko dituzte, Udaletxeko areto nagusian. Esleitu ezin izan diren hiru logelatako bi etxebizitza dira. Eskaeragileek ez zituzten Hondarribian 15 urte bizitzen zeramatzatela egiaztatu.

admin

Guardia Zibila Antxoko etxebizitza bat miatzen ari da

Axular plazako etxebizitza bat maiatzen ari da Guardia Zibila. Lekukoek aditzera eman dutenez, poliziak hainbat materiala eraman du etxebizitzatik. Dispositiboa nahiko handia dela diote lekukoek.

admin

Jaietako agenda. Hilaren 21eko egitaraua

Sanmartzialetako agenda. Hilaren 21a, osteguna. Hilaren 19tik uztailaren 1era, Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan, Margolanen erakusketa, Jose Luis Viñuela artistaren eskutik: astelehenetik larunbatera, 18:00etatik 21:00etara; igande eta jaiegunet...

admin

Udalak konpromiso handiagoa eskatu die erabiltzaileei Listorretan

Duela bi aste jarri zituzten martxan zerbitzu berriak Listorreta-Barrengoloia atseden gunean, eta udalak konpromiso handiagoa eskatu die erabiltzaileei espazio hori zaintzerako garaian. Udalak behin baino gehiagotan eskatu die laguntza erabiltzaileei gune hori zaintzeko, eta onargarriak ez diren jarrera batzuk ikusi dituela jakinarazi du; esate baterako, suak piztea horretarako prestatuta dauden guneetatik kanpo. Hondakinen arloan ere “konpromiso eskasa erakusten dituen jarrerak” izan direla aipatu ditu. Zentzu horretan, hondakinen bilketari buruzko Udal Ordenantza bat martxan dela ohartarazi du, eta isunak aurreikusten dituela “hondakinak kontainerretatik kanpo uzten dituztenentzat, eta baita gaikako sailkapena betetzen ez dutenentzat”. Gaineratu duenez, denek jarrera egoki bat mantenduz gero ordenantza aplikatzea ez da beharrezkoa izango. Hala ere, “ez da onargarria gehiengoak egiten duen esfortzuarekiko gutxi batzuek egiten duten mespretxua”.  

admin

San Pedrok eta San Juanek irabazi dute Allotzeko estropadan

Allotzeko urtegian jokatutako bandera Pasaian dira. Neskena San Juanera ekarri dute, eta San Pedrora mutilena. Aritzalekuko kanpinaren I. Bandera jokatu da bertan atzo arratsaldean. Mutilen estropadan San Pedro estropadaren lehen luzetik hartu zuen aur...

admin

Sanantonioak ospatu dituzte

Ergoiengo jaiak ospatu dituzte asteburuan, sanantonioak. Jende dezente ibili da antolatuta zituzten ekimen guztietan. Jaiak, berez, atzo gauean eman zituzten bukatutzat. Hala ere, hilaren 24an (igandean), Aitor Txikiren omenezko V. Plater Tiraketa izan...

admin
Gehiago