Indartsu hasi da Alkartasunaren hamabostaldia

  Antxoko Alkartasuna Euskal Dantza Taldearen Hamabostaldi Kulturala hasi da. Larunbat gauean talde nagusikoek aurkezpena egin zuten, eta atzo, berriz, txikien taldeak dantza ikuskizuna egin zuen Gure Zumardian. Bertakoak dira ondoko irudiak eta bideoa.

admin

Oroitz Gurrutxaga Baionako polizia etxera eraman dute

Frantziako Poliziak Oroitz Gurrutxaga Gogorza (Errenteria-Orereta, 1981) eta Xabier Aranburu Sagarminaga (Ondarroa, 1979) ustezko etakideak atxilotu dituela jakinarazi du. Atzo izan ziren atxilokerak, Caunan (Akitania), 15:00ak aldera, biak auto ba...

admin

Herri kirolak jaun eta jabe goizean

Mendekosteen azken egunean goizean herri kirolak izan dira nagusi. Arratsaldean, Altxorraren bila jolasean arituko dira haur, gazte eta helduak Gurutze Santuaren plazatik abiatuta. Gero, eskualdeko buruhandi eta erraldoien topaketaren kalejira izango d...

admin

Sagardo Eguna Oiartzunera heldu da

XXIII. Sagardo Eguna ospatzen ari dira Oiartzunen 17:55az geroztik, AEK-k antolatuta. Ttur-tturrek egin du lehen txotxa, elkartearen hamargarren urteurrena delako. Oiartzungo Aristizabal, Baleio eta Ordoxelai sagardotegietako zukua eskaintzen ari dira,...

admin

Sagardoa da orain Lezoko jaietan protagonista

Sagardo Jaia hasi da Lezon, eta lepo dago herriko plaza.

admin

Primerako giroa Lezoko mendekosteetan

Gaur eguerdian, euskal ezkontzak girotu ditu bazterrak. Arratsaldean, 18:00etatik aurrera, Sagardo Festak hartuko du Lezo. Mendekosteetako guztiak jarraitzeko klikatu hemen.

admin

Eraso matxistekin bukatu nahi dute

Etzi arratsaldeko zazpi terdietatik aurrera eraso matxisten aurkako kontzentrazioa egingo dute Niessenen. Instituzio, hezkuntza eta bestelako eragileen laguntzarekin egun ematen diren eraso matxistak salatu nahi dituzte, eta asteleheneko deialdiarekin ...

admin

Herriko sagardoa probatzeko aukera, XIV. aldiz

Bihar arratsaldean herriko sagardogileen uzta dastatzeko aukera izango da Gurutze Santuaren plazan (eguraldiak uzten badu, behinik behin; bestela, Saldisen egingo dute). Hamalaugarren aldia izango da herriko baserrietako sagardoak plazara eramaten dituztela. Tiñelu elkarteak antolatzen du Sagardo Festa. Bertan ari dira lanean Tito Labordeta eta Attona. Azaldu dutenez, hasieran sagardogile komertzialekin aritu ziren hiruzpalau urtez. “Gero konturatu ginen herrian sagardogileak bazeudela”, esan du Labordetak, “eta haiekin hitz egin eta ideia ona iruditu zitzaien”. Eurekin lan egiten duten hamalaugarren urtea da.   720 botila; 50 kilo txorizo 18:00etan hasiko da festa. Txotxa egiteko, txalaparta jo eta agurra egingo dute. Horrez gain, Mañontzi Bertso Eskolako kideak omenduko dituzte, gainera. Guztira 720 botila sagardo egongo dira (sagardogile bakoitzak 80 eramango ditu), eta 50 litroko kupel bat. Txorizoa ez da faltako, 50 kilo banatuko baitituzte. Horiek lortzeko lau euro ordaindu behar dira: edalontzia eta bi pintxotarako txartelak eskura daitezke. Lau kideko epaimahaiak erabakiko du zein den sagardorik onena. Honakoak izango dira sagardogileak: Eguzkitza, Errekalde, Makarrastegi, Olaziregi, Usategieta, Sagarzulo, Saizar, Zukueta eta Zurgiaurre. Tiñelutik Lezora joatera gonbidatu dituzte herritik kanpokoak.

admin

Alex Agirretxe laugarren Espainiako Triatloi Kopan

Joan den asteburuan Espainiako Triatloi Kopa jokatu zuten Madrilen, eta bertan parte hartu zuen Alex Agirretxe errenteriarrak. Laugarren tokian geratu zen. Triatleta indartsuen kontra lehiatu behar izan zuen Agirretxek, besteak beste, Miquel Blanchart ...

admin

Nekatoenean sortutakoa Mendi Zolanen erakutsiko dute Herbetek eta Mirandek

Zokoburuko Mendi Zolan kulturguneak azken urteetan Nekatoenean egonaldi artistikoak burutu dituzten Philippe Herbet argazkilariaren eta Pascal Mirande pintorearen erakusketak zabalduko ditu bihar, hilaren 29an (asteartearekin). Herbetek Joan etorri goiburuarekin bildu ditu bere lanak, eta Mirandek Leviathan izenburua jarri dio erakusketari. Ia hilabetez izanen da bi artisten sorkuntzak ezagutzeko aukera, ekainaren 22ra bitarte, asteartetik larunbatera 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara. Gainera, bi artistekin solasteko aukera izanen da datozen egunotan: ekainaren 1ean Herbetekin, eta ekainaren 5ean Miranderekin. Bi egonaldiak 18:00etatik aurrera izanen dira, Zokoburuko galerian. Bi artista bidaiari Philippe Herbet argazkilaria Istanbulen (Turkia) jaio zen, baina Liejan (Valonia) bizi da. 2009 urtean artista egonaldia egin zuen Nekatoenean eta, horren ondotik, Abbadia eremuan egindako lanetako batzuk Angeluko Beatrix Enean erakutsi zituen lehen aldiz, eta liburu bat argitaratu zuen, Joan etorri tituluarekin, Mendi Zolanen aurkeztuko duen erakusketaren izenburu berarekin, alegia. Pascal Mirande, bere aldetik, Seine Maritimen (Normandia) eskualdean jaio zen, baina La Rochellen (Frantzia) bizi izan da, eta azken urteotan Rennesen (Bretainia) bizi da, bertan lan egiten duelarik. Artista autodidakta da, berdin-berdin aritzen dena argazkilaritzan zein margogintzan. Bere lanek mundu imaginarioetara bidaiatzeko aukera ematen dute.

admin

Itsas etorbideari buruzko bilkura publikoa deitu dute asteazkenerako

Etzi, hilaren 30ean (asteazkena), Itsas etorbidearen antolamendu berriari buruzko bilkura publikoa deitu du Herriko Etxeak. Zokoburuko Antoine Abbadia aretoan iraganen da, 19:00etan hasita, eta sartzea libre izanen da interesaturik dauden herritar oror...

admin

25 urte eta gero Hendaian agertuko da Henry Bengoa, Mugati elkartearen eskutik

Heldu den ostegunean Henry Bengoa Inventarium emanaldi poetiko-musikala taularatuko dute Varietes gelan, herriko Mugati euskaltzaleen elkartearen eskutik. Momentuz Hendaian soilik plazaratuko dute duela 25 urte herriz herri eramandako ikuskizuna; gainera, lehen aldia izanen da Henry Bengoaren istorioa Ipar Euskal Herrian entzuteko aukera izanen dutela. Varietesen 300 lagunentzako toki mugatua denez, lehenbailen sarrerak erreserbatzeko gomendatu dute antolatzaileek. Tiket bakoitzaren prezioa 12 euroan jarri dute. Mugati elkarteak antolatu du Henry Bengoa Inventarium poesia emanaldia. Mugatiko kideek beraiek jo zuten Bernardo Atxagarengana proposamenarekin. Hendaian bizi diren zenbait euskaltzalek iaz sortutako elkartea da Mugati, euskara erabiltzeko eta sustatzeko ekimenak antolatzeko xedea duena. Henry Bengoa Inventarium emanaldiko aurkezpenean Mugatiko zenbait kide izan ziren: Idurre Eskisabel eta Hasier Etxeberria kazetariak, Lander Garro idazlea eta Bakartxo Arrizabalaga Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko (EIZIE) presidentea. 1986an abiatu zuten Henry Bengoa Inventarium ikuskizuna. Elkarlanean prestaturiko emanaldia zen, Bernardo Atxaga eta Joxemari Iturralde idazleen testuen errezitaldia, Ruper Ordorika eta Alberto eta Nando de la Casa anaiek sortutako musikaz osatzen zen. Garaian berritzaile izan zen eta bi urtez bidaiatu zuen antzokiz antzoki. Hasier Etxeberriaren ustez, proposamen aitzindaria izan zen: “Lehen aldietakoa izan zen olerkia modu horretan oholtza gainera eramaten zela. Bidea ireki zien ondotik etorri diren ugariri. Gainera, ez zen [...]

admin

Jendetza bildu da Koldo Mitxelena plazan, taloak jan eta ardoa edatera

Harrera ona izan du talo eta ardo egunak. Eguerdian jende asko bildu da Esmalterian, taloak jatera, ardoak lagunduta. Arratsaldean ere animatu da jendea, eta 19:00az geroztik Modesto ari da plaza girotzen.

admin

Elkarteen Eguna ospatzen ari dira San Pedron

Primeran ari dira pasatzen San Pedron bildu diren haurrak. Herriko elkarteek hamaika jarduera prestatu dituzte haur eta gazteentzat, eta eguraldia lagun primeran pasatzen ari dira tailer eta jolastean.

admin

Trintxerpetarra korala, Donibanen, kalez kale

Manuel Beltranek zuzendutako koral kontzertu berezia eskainiko du bihar (hilak 27) Donibanen. 12:00etan irtengo dira Meipitik, eta kantari egingo dute Santiago plaza arteko bidean tartean hainbat geldialdi eginez.

admin

Musikaz blaituko da Trintxerpe ostegunaz geroztik

Atzo arratsean aurkeztu zuten aurten Musikaz Blai egitarauaren barruan antolatu duten egitaraua, zinez oparo eta askotarikoa. Aurkezpenean, antolakuntzan zein festan parte hartuko duten eragile eta elkarte askotako partaideak izan ziren. Musika eskolako Juanje Neirak, guztiei eman zizkien eskerrak “haien ekarpen desinteresaturik ezean erabat ezinezkoa litzatekeelako Musikaz Blai bezalako ekimenik antolatzea”. Hilaren 31ean, hasiko da VI. Musikaz Blai, ostegunarekin, eta bi astez luzatuko da, Juanje Neirak zehaztu zuenaren arabera “San Joan bezpera bitartean ia egunero kontzertuan izango diren arren”. Festak bi gune nagusi izango ditu: Serafin Esnaola plaza eta Gudarien Enparantza, azken honetan karpa eta guzti. Bi herri taberna ere izango dira jaiak erakarriko dituen gastuei erantzun asmoz. Lehengo astean, saltxitxak eta garagardoak zerbitzatuko dituzte Gudarien Enparantzan, eta bigarren astean, aldiz, txorizoa eta sagardoa Serafin Esnaola plazan. Musikaz Blai iraungo duen bi asteetan 1500 lagun , 13 talde, 3 banda eta zazpi dantza taldek parte hartuko dute, besteak beste. Pasaiako taldeak ez ezik, Mutriku, Astigarraga, Lezo, Oiartzun, Zumarraga zein Donostiatik etorriko dira taldeak. Musika banden eguna, abesbatzen eguna, dantzari txiki eguna, dantza solte txapelketaren LVII. aldia, Gipuzkoa Big Bandaren kontzertua, sagardo jaia… horiek eta beste hamaika kontu uztartu dituzte musika ardatz izango duen egitarauan. Egitaraua: Hilak 31, osteguna: Musika eskolako ikasleen [...]

admin

Hasi dira Mendekosteak

Zabarre etortzearekin batera hasi dira mendekosteak. Lezoko kaian itsasoratu dira Zabarre eta bere piratak. Ehunka lagunek, haur, gazte eta helduek segizioa osatu dute Gurutze Santurako bidean. Lehenengo, baina, geldialdia egin dute Andreonen. Bertatik...

admin

Maialen Elortzak resurreccion Maria Azkue literatur saria irabazi du

Resurreccion Maria Azkue literatur saria jaso du Maialen Elortza Otaegi oiartzuarrak (Haurtzaroko ikasleak), Euskaltzaindiaren eskutik. Asteazkenean izan zen sari banaketa, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Sariek bi lan mota onartzen dituzte, narrazioa eta olerkia. Adinari begira, bi maila dira: A maila, 11 eta 14 urte bitarteko gazteentzat; eta B maila, 15 eta 18 urte bitartekoentzat. B mailako olerki alorreko bigarren saria izan da Elortzarentzat, Zer da denbora? lanarekin. Literatura du gustuko eta idazten trebea dela erakutsi du beste behin ere. Izan ere, Oiartzungo Udalak antolatzen duen Prosa eta Poesia Lehiaketan behin baino gehiagotan saritu dute. Literaturara erakartzeko Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak antolatzen dituzte Resurreccion Maria Azkue Literatura Sariak. Idazle gazteak literatur mundura erakartzeko banatu ohi ditu dituzte.  

admin
Gehiago