Tokiko gobernua bilduko da bihar
Hainbat gai izango dituzte bihar, asteazkena, tokiko gobernu batzarrean eztabaidatzeko. 09:00etan bilduko dira.
Besteak beste, udalaren ondare eta zerbitzuen arduradun lanpostua denboraldiz betetzeko deialdiaren oinarriak onartu beharko dituzte, baita Errenteriako Bake Epaile titularra hautatzeko deialdia ere. Kontu hartzaile eta diruzain lanpostuak betetzeko lehiaketaren oinarri bereziak ere bozketara aterako dituzte.
Hiru elkarte erregistratzea ere tratatuko dute: Mundutik Gaztañora, Lartzabalago Haritza auzo elkartea eta Hobby Cars maketismo elkartea.