Autobusak izango dira San Markora

Igandeko San Marko Egunari begira, autobus bereziak jarriko dituzte mendira igotzeko. Hala, Tulletik hogei minuturo aterako dira, goizean, 10:00etatik 13:40ak arte, eta arratsaldean, berriz, 40 minuturo 16:00etatik 18:40 arte. Bueltatzeko autobusak, berriz, hogei minuturo aterako dira San Markotik 10:20etik 14:00etara, eta 40 minuturo 16:20etik 19:00etara. Ibilbidea honakoa izango da: Tulle, Galtzaraborda etorbidea 30, Urbia plaza, Galtzaraborda etorbidea, San Marko kalea 1 eta 15 eta Langaitz Ikastolako biribilgunea. Txartelak 1,35 balio du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.