San Marko Egunean, kirola eta erromeria

Igande honetan, hilak 27, ospatuko dute Bizarainen (San Marko) San Marko Eguna. Goizean goiz, kirola izango da protagonista, EAT Errenteriako Atletismo Taldearen eskutik, San Markorako Igoera egingo baitute. 09:30ean aterako dira korrikalariak, eta 11,5 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik, eta 600 metroko desnibela. Oraindik izena emateko aukera dago www.atleticorenteria.com webgunean.

Igande honetan, hilak 27, ospatuko dute Bizarainen (San Marko) San Marko Eguna. Goizean goiz, kirola izango da protagonista, EAT Errenteriako Atletismo Taldearen eskutik, San Markorako Igoera egingo baitute. 09:30ean aterako dira korrikalariak, eta 11,5 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik, eta 600 metroko desnibela. Oraindik izena emateko aukera dago www.atleticorenteria.com webgunean. Kirola bakarrik ez da izango, ordea, eta erromeria ere izango da Bizarainen. Horretarako, 10:00etan, martxa abiatuko da Foru Plazatik. Han, aizkolariak, trikitilariak, herri kirolak… aurkituko dituzte. Benito Ijurrari omenaldia Horrez gain, Benito Ijurraren omenezko plaka desestaliko dute, 12:00etatik aurrera. Ijurra urte luzez Beraun eta Pontikako parrokoa izan zen, eta joan den martxoaren 21ean hil zen. [box] Egitaraua
  • 09:30-13:30:  Artista liburuaren tailerrak. 3 eta 13 urte bitarteko haur eta gazteentzat.
  • 09:30: San Markorako Igoera krosa.
  • 10:00:  V Erromeria Martxa San Markora, Foru plazatik abiatuta.
  • 11:30: Krosaren sari banaketa.
  • 12:00: Benito Ijurrari omenaldia.
  • 12:15: Herri kirolak. Aizkolariak: Ernesto Ezpeleta Bihurri eta Hodei Ezpeleta (13 urte). Harrijasotzaileak: Joseba Ostolaza eta Udane Ostolaza (8 urte).
  • 13:00: Trikitilariak.
  • 15:00-16:00:  Iñaki Labakarekin kantaldia.
  • 16:00-17:30: Haur eta gurasoentzako dantzaldia Joxe Mendizabalekin eta txokolate jatea.
[/box]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.