2014/4

The Soul Messengers taldekoek eman zuten azken kontzertua

Aurtengo sanferminak uztailaren 4tik 8ra

Aurten San Fermin jaiak uztailaren 4tik 8ra ospatuko direla erabaki du jai batzordeak. bide batez, jai egitarauaren azala eta jaien irudia izango den kartela hautatzeko lehiaketa abian dela gogorarazi dute. Maiatzaren 12ra bitarte jasoko dituzte lanak. Lehiaketako arauak Udalaren webgunean topa daitezke. Bestetik, jaietan argitaratzen den aldizkarian inork lanen bat argitaratu nahiko balu, lan horiek jasotzeko azken eguna maiatzaren 12a izango dela ohartarazi dute. Idazkiak antxokojaiak@gmail.com helbidera igorri behar dira. Azkenik, jai batzordeak gogorarazi nahi du, asteazkenero biltzen dela, 20:00etan, azokan, eta parte hartzeko deia luzatu dute.

olatz mitxelena

Txapelketa eta igoera lortu ditu Mariñoren emakumeen taldeak

Euskal Ligako Mariño taldek emakumeen ekipoak liga irabazi, eta igoera lortu du aurreko asteburuan Tolosan 2-3 irabazi eta gero. Kiroletik blogean Unai Oiartzunek partidaren kronika egin du. http://youtu.be/WcKFoHLbGTo

irungo hitza

Lehenengo kultur jarduera, larunbatean, Luzuriagan

Esan eta egin. Lanari ahalik eta lehen ekin nahi ziotela iragarrita zuten Luzuriaga Martxan iniziatibaren bultzatzaileek, eta agindutakoa bete dute. Ingurua txukunduta, larunbaterako antolatu dute bertan lehen kultur jarduera, eraikinaren laborategia izandakoan. David Zapirain historialariak hitzaldia emango du, Luzuriaga, kultura egiteko molde berri bat Oarsoaldean izenburupean. 12:00etan izango da hitzaldi-solasaldia.

olatz mitxelena
Gehiago