
Laurak Bat elkarteak antolatutako pintxo lehiaketa Prost! eta Ekarri tabernek irabazi dute. Prost!-ek profesionalek osatutako epaimahaiaren lehen saria eskuratu du, eta Ekarrik, berriz, bezeroek hala hautatuta irabazi dute sari nagusia. Iparra eta Mimos tabernek,

Hilaren 13an goizeko bederatziak eta erdietan egingo dute bigarren eskuko etxebizitzen zozketa, Denda kaleko Kultur Etxean. Dagoeneko udalak publiko egin du zozketan parte hartzeko aukera dutenen zerrenda, baita bakoitzak zozketan izango duen zenbakia eta etxebizitzen ezaugarriak. Udaletxeko arkupeetako taulan eta hondarribia.org webgunean ikus daiteke informazio osoa jasotzen duen dekretoa.

Larunbatean, hilak 7, Vaiven Teatroak Terapias umorezko obra taularatuko du Itsas Etxean, 20:00etan. Obra gazteleraz da, sarrerak 12 euro balio du eta dagoeneko Interneten eros daiteke edo antzezlanaren egunean bertan, emanaldia hasi baino bi ordu lehenagotik.
