V.O.S. taldearen kontzertua eta jam session bat entzuteko aukera izango da Gaur Reyna tabernan
Ia osteguneroko ohiturari jarraituz, Errenteria-Oreretako De Cyne Reyna tabernan kontzertua egingo dute gaur gauean, 22:30etik aurrera. V.O.S. taldea ariko da. Pako Diaz bateriajoleak, Lisi Garcia abeslariak, Jose Quintas baxu jotzaileak eta Joseba Loinaz pianistak osatzen dute taldea. Ondoren, jam session batekin gozatzeko aukera izango da. Beti bezala, sarrera doan izango da.