Auzo konpostari buruzko bilera egingo dute Alabergan
Bihar arratsaldean, 19:00etatik aurrera, auzo konpostaren gaineko batzarra egingo dute Alabergako auzo elkartearen liburutegian. Bertan, udal teknikariez gain, Jose Manuel Ferradas Ingurumen zinegotziak parte hartuko du.
Konpostaje mota horrek etxean, modu indibidualean, makina jarri ezin dutenentzat zuzenduta dago. Hondakin organikoak kudeatzen dituzte konpostajearen bitartez, eta udalak bere “helburu soziala” nabarmendu du.
Pasa den astean jarri zituzten martxan Fanderia, Agustinak eta Gaztañoko konpostarako eremuak.