Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Autoramas taldeak joko du igandean Niessen Aretoan

Surf, rock eta psikodelia erritmoak uztartzen ditu talde brasildarrak Igande arratserako planik ez duenak badu Errenteria-Oreretan eskaintza aski erakargarria. Brasiletik dator eta ez du futbol mundialarekin ikustekorik. Autoramas hirukotearen kontzertua antolatu du Oarsomusika elkarteak Niessenen, ikasturte bukaerako kontzertu gisa.Kontzertua 20:45ean hasiko da eta sarrerak han bertan salduko dituzte, 7 euroan. http://youtu.be/JzVgcxpIvPA

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2014/06/20

Surf, rock eta psikodelia erritmoak uztartzen ditu talde brasildarrak

Igande arratserako planik ez duenak badu Errenteria-Oreretan eskaintza aski erakargarria. Brasiletik dator eta ez du futbol mundialarekin ikustekorik. Autoramas hirukotearen kontzertua antolatu du Oarsomusika elkarteak Niessenen, ikasturte bukaerako kontzertu gisa. Talde brasildarrak surf, psikodelia eta rock doinuak uztartzen ditu, eta zuzeneko oso indartsua dutela dakite taldea orain baino lehen zuzenean ikusteko aukera izan dutenek. Portugesez abesten dutenez emaitza oso originala suertatzen da halako erritmoak ingelesez entzuten ohitua dagoen publiko orokorrarentzat. Kontzertua 20:45ean hasiko da eta sarrerak han bertan salduko dituzte, 7 euroan. Ibilbide oparoa Thomas Gabriel gitarraristak sortu zuen Autoramas taldea, 1998. urtean. Flavia Couri baxuak eta Bacalhau bateria jotzaileak osatzen dute hirukotea. Abestu Gabrilek eta Flaviak egiten dute. Lehenbiziko kontzertuak Brasilen eman eta berehala lortu zuen arrakasta Autoramasek. 2000. urtean Rock in Rio jaialdian jotzea lortu zuten, Mudhoney eta Pixies taldeekin batera, eta handik aurrera atsedenik ez: 2000. urtean grabatu zuten lehen diskoa, Depressão & Síndrome do Pânico; 2001ean Vida real grabatu zuten eta 2003an Nada Pode Parar os Autorama. 2002. urtean Japoniatik bira egin zuten eta bertako Guitar Wolf taldearekin jo zuten. Bira horren ostean, Brasilgo MTV Music Awards-etan hainbat sari eskuratu zituzten, lorpen bitxia, MTVren eskutik sariak lortu dituen lehenbiziko talde independente underground dela kontuan hartuta. 2007an Teletransporte diskoa grabatu zuten, eta 2010. urtean unplugged bat egin zuten Brasilgo MTVrentzat, gerora DVD euskarrian argitaratu zutena. 42 egunetan, 41 kontzertu Orain beren disko berria aurkezten dabiltza. 42 egunetan 41 kontzertu emango dituzte Europan zehar, 2012an grabatu zuen Musica crocante diskoa aurkezteko. Autoramasekoen hitzetan, “orain arte egin duten diskorik onena” da etzi Niessen Aretoan aurkeztuko dutena. Azken diskoarekin Brasilgo irratietako lehen postuak eskuratzeaqz gain, Rolling Stone aldizkariko zerrendako buruan egotea lortu dute. Autoramas taldeak Espainiako estatuan jo izan du aurretik, eta baita Euskal Herrian ere, baina nahiko oharkabean pasatu da taldea aurretik egin dituzten biretan. Euskal Herriko azken kontzertua etzikoa izango da. Aurretik, baina, Aretxabaletan eta Donostian joko dute. Ondoren Alemaniarantz doaz. Brasilgo hirukotea underground eszenaren erreferente garrantzitsua da gaur egun nazioartean. Hego Amerikan arrakasta handia lortu dute, baina Suitza eta Europa iparraldeko beste hainbat herrietan mugitzen dituzten zaleak ez dira gutxi. Zirkuituan, toki bila Iazko ekainean egin zuen Oarsomusika elkarteak lehen kontzertua Niessenen, Joseba Irazoki, Petti, eta Kaxernaratekin. Ordutik 20 kontzertu antolatu dituzte, 48 talderekin. Samsara Blues Experiment, Terry Lee Hale, Crisischrist, Infest, Titadine, Kamorrak, Ras, Kakahuete, Toil, Jo ta Tiro, Nonguayaz, Inoren ero ni, Borrokan, Adrenalized, The Holy Buttons, Dffunk, John Berkhout, Napoka Iria, Bide Ertzean, Estricalla , Eneritz, Ixuriak, Xabi ta Petti, Kokein, Joseba Tapia, Lorea Intxaurrandieta, Erroma, Yaw, The Inductions, Xabi San Sebastian Band, Jexusmai Lopetegi, Imanol Carballo eta Zudaire, Sardeska, ON, Sutura, Los carniceros del norte, Okensay, edota Kàshbäd taldeek osatzen dute orain arte programatutako kontzertuen zerrenda oparoa eta askotarikoa. Udan Niessen itxi egiten dutela kontuan hartuta, udan ez da izango kontzerturik, baina udazkenerako oraindik iragarri ezin dituzten «sorpresa politak» agindu dituzte elkarteko kideek. Urteko 8-12 kontzertu inguru programatzeko helburuarekin ekin zioten ibilbideari, eta oraingoz bete-betean erantzun diote erronkari. Niessengo bi areto erabiltzen dituzte kontzertuetarako; beheko auditorioa, 500 lagunentzako aforoarekin, eta goikoa, 100 lagun hartzeko gaitasunarekin. Etziko kontzertua, goikoan egingo dute. Orain arte Niessen Aretotik pasatu diren talde guztiek gustuko izan dute aretoa, eta elkarteko kideek ere, gustura daude programatu dituzten kontzertuak izan duten harrerarekin. Horiek horrela, aurrera egiteko motiboak izan badituzte. Joera askotako musikagile eta musikazaleak bildu dira elkartean, eta zaletasun horrek bultzatuta musika independentearen zirkuituan txertatzeko ahaleginean jarraituko dute lanean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa, Kultura, Gipuzkoa

Andoni Egañak jantziko dio txapela Euskal Herriko bertsolari txapeldunari

Euskal Herria, Gipuzkoa

21 urteko gizonezko bat hil da Azkarate gainean, Elgoibarren, bi autoren arteko istripu batean

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako basozainek salatu dute azken 24 urteetako egoerarik larrienean daudela

Berriak, Gipuzkoa

‘Gure gailurretako historia marrazten’ erakusketa zabaldu dute Donostian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Añorga eta Pasaia artean Topoa 7,5 minutuan behin igaroko da hilaren 21etik aurrera

Euskal Herria, Gipuzkoa

Instalatu dituzte jada Donostiako protoi terapiaren zentro berriko tresnarik garrantzitsuenak

Kultura, Gipuzkoa

Aurtengo Hitzen Lihoa jaialdian kulturgintza ereduez hausnartuko dute

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosako Osoki Lanbide Heziketa zentroak ehun urte bete ditu aurten

Kultura, Gipuzkoa

Iñake Irastortzak jasoko du Euskal Aktoreen Batasunaren Ohorezko Besarkada saria

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.