Haur eta helduen liburutegiek udako ordutegia dute

Errenteriako haurren eta helduen liburutegiek udako ordutegia dute. Goizez bakarrik irekiko dituzte bi liburutegiak, eta liburuak itzultzeko baldintzatan ere izango dira hainbat aldaketa. Honakoak dira udako berritasunak:   Helduen liburutegian
  • Ordutegia: 08:00etatik 14:30era (abuztuaren 29ra arte).
  • Uztailaren 22tik 25era, eta 11tik 22ra itxita egongo da.
  • Mailegu baldintzak:
    • Bazkide bakoitzak sei liburu har ditzake.
    • Itzultzeko epea, aurretik eskatuta, 30 egunekoa izango da
    • Bideo eta musika maileguak lehengo egoeran jarraituko dute.
Haurren liburutegia
  • Ordutegia: 09:00etatik 14:30era (abuztuaren 1era arte).
  • Uztailaren 22an eta 25ean, eta abuztuaren 4tik 31ra itxita egongo da.
  • Maileguen baldintzak:
    • Itzultzeko epea irailaren 1ean izango (lehenago utzi nahi bada, helduen liburutegian edo buzoi horian utz daiteke).
    • Bazkide bakoitzak sei liburu hartu ahal izango ditu.
    • Bideo eta musika maileguek berdin jarraituko dute
   
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.