
Erromeria Egunaren XVI. ekitaldia ospatuko dute hilaren 19an Errenteria-Oreretan. Ereintza dantza taldekoek hainbat dantza talde eta musikari gonbidatu dituzte, baita casteler-ak ere.

Pasaiako kale garbiketa publikoa izango da berriz ere zortzi urteren ondoren. Hala iragarri dute gaur Amaia Agirregabiria alkateak eta Miguel Mari Torrea zinegotziak Arizabalon eman duten prentsaurrekoan.

Sanferminetan Beteranoen danborradako kantinerarentzako jantzi berria egin ahal izateko zozketa baterako txartelak saldu dituzte, eta Jai Batzordeak jakinarazi duenez, aipatu zozketa 724 zenbakia izan da saritua. Irabazleak 250 euro jasoko ditu.