Erromeria Egunak castellerrak eta guzti jarri nahi ditu dantzan

Erromeria Egunaren XVI. ekitaldia ospatuko dute hilaren 19an Errenteria-Oreretan. Ereintza dantza taldekoek hainbat dantza talde eta musikari gonbidatu dituzte, baita casteler-ak ere.

Ez da jai girorik faltako Errenteria-Oreretan hilaren 19an Izan ere, besteak beste, Erromeria Egunaren XVI. ekitaldia ospatuko dute egun horretan. Gaur egin dute jaialdiaren aurkezpena, Niessenen. Ereintza dantza taldeko ordezkariez gain, trikitilariak, Goizaldi dantza taldekoak eta udaleko ordezkariak izan dira.
Erromeria Egunaren aurkezpena.

Erromeria Egunaren aurkezpena.

Ereintzako Alain Mayak gogorarazi duenez, orain dela hamabost urte Dantza Soltearen Gipuzkoako Txapelketaren mende erdia ospatzearen harira hasi zirela Erromeri Eguna antolatzen. Herri dantzak suspertzea zuten helburu, eta eginkizun horretan “arrakasta” izan dutela uste du Mayak. “Pozik gaude, plaza geroz eta beteagoa ikusten dugu, herriko eta kanpoko jendearekin”, esan du. Bere ustez, helduentzako dantza ikastaroek lagundu horretan. Egitarau oparoa prestatu dute egun horretarako. Honakoa da:
  • 10:45ean: Diana.
  • 11:30ean: Hamaiketakoa, Koldo MItxelena plazan.
  • 12:00etan: Kalejira, dantzari eta musikariekin.
  • 12:30ean: Vilafranca del Penedeseko casteler-ek giza gaztelua egingo dute Xabier Olaskoaga plazan.
  • 13:30ean: Gipuzkoako Brokel dantza sailaren erakustaldia, Gamon Zumardian. Ereintza eta Goizaldi dantza taldeen eskutik.
  • 13:45ean: Casteler-ak Gamon Zumardian.
  • 14:30ean: Bazkaria Koldo Mitxelena plazan.
  • 18:00etan: Erromeria, Gamon Zumardian.
  • 19:00etan: Aiko taldearen emanaldia Gamon Zumardian.
  • 21:00etan: Larrain dantza zumardian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.