Madalenak: Gaurko, hilak 23ko, egitaraua

EGITARAUA
  • 06:00. Diana, Lagunak txarangarekin, Amulletako Danbor Kofradiako kideek lagunduta.
  • 11:00. Agirre Lehendakariaren plazan, Koadrilen Eguna hasiko dute postre lehiaketarekin.
  • 11:00. Maria Donea Zeruratzearen parrokian, adinekoentzako meza.
  • 11:30. Pontikako Barandiaran plazan, idi dema erakustaldia.
  • 11:30-13:30. Reina aretoan, miniaturazko trenak.
  • 12:00. Buruhandiak eta erraldoiak herritik zehar ibiliko dira.
  • 12:00-14:00. Koldo Mitxelena plazan, 12-16 adin tartekoentzat cupcake lehiaketa. Izena 11:30ean eman behar da.
  • 12:30. Errenteria Hiria Kulturgunean, elkarrekin bizitzen 50 urte daramaten errenteriarrei omenaldia.
  • 14:00. Agirre Lehendakariaren plazan, Koadrilen Egunaren bazkaria.
  • 16:30-18:00. Koldo Mitxelena plazan, zirku tailerra.
  • 17:00. Fanderiako pilotalekuan, profesionalen eskuzko pilota partidak. Lehen partida: Retegi Bi-Cecilio/Jaunarena-Rezusta. Bigarren partida: Titin III-Zabaleta/Martinez de Irujo-Tolosa.
  • 17:00. Txosnetatik abiatuta, Koadrilen Eguneko poteoa DJ Bull-ek girotuta.
  • 18:00. Pontikako Barandiaran plazan, idi dema erakustaldia.
  • 18:00. Xabier Olaskoaga plazan, Juneren hegoak flashmoba.
  • 18:00. Herriko kaleetatik zehar, erraldoi eta buruhandiak.
  • 18:30. Alondegian, buruhandi eta erraldoiak Muxiko Ibiltariekin elkartuko dira, herriko hainbat tokitan saioa eman eta Herriko Plazan bukatzeko.
  • 19:00. Fernandez Landa plazatik abiatuta, Koldo Mitxelenako Haurren Danborrada.
  • 19:00. Alondegitik abiatuta, urezko zezena-entzierro txikia.
  • 19:00. Xabier Olaskoaga plazan, dantzaldia animazioekin.
  • 19:00. Txintxarrin, El genio de Eugenioren bakarrizketak eta ipuinak ikuskizuna.
  • 19:00-22:00. Gamon Zumardian, saloiko dantzak.
  • 19:30. Niessen elkartean, elkarteen arteko pil-pil erako bakailao txapelketa.
  • 19:30-20:30. Koldo Mitxelena plazan, Zirika zirkus ikuskizuna.
  • 20:00-21:00. Euskal Gunean, dantza jauziak.
  • 20:00. Errenteria Hiria Kulturgunean, Ereintza Antzerki Taldeak Relaxing lana emango du. Euskaraz da. Sarrera: 3 euro (leihatilan erosi behar dira).
  • 22:00. Agirre Lehendakariaren plazan, Trakets taldea.
  • 23:00-01:00. Foru plazan, Tsunami taldea.
  • 00:00. Gamon Zumardian, Oihan Vegarekin musika saioa.
  • 00:00-06:00. Niessenen, Niessen Gau Festak.
  • 00:00. Txintxarri elkartean, DJekin dantza festa.
  • 00:30. Euskal Gunean, DJ Ionen emanaldia.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.