Errenteria-Oreretako alkateari eskakizun sorta helarazi diote erretiratuek
Hileko lehen astelehenetan egin ohi duten bezala, Oarsoaldea eta Bidasoko pentsiodunek manifestazioa egin dute Herriko Plazatik hasita. Pentsio duinen alde eta politikari ustelen aurka aldarri egin dute.
- Politikari ustelak alderdietatik kanporatuak izan daitezela.
- Kopagoa ezabatzea.
- Pentsioak KPIaren arabera igotzea.
- Jubilazioa 60 urterekin izatea.
- Pentsioak duinak izatea.