Astelehenean itxiko dute Altzate igerilekua, berritzeko

Lanek sei zortzi aste irautea aurreikusi du udalak

Altzate igerilekuak Berritze lanak egingo dituzte altzate igerilekuan, eta hori dela eta, astelehenean itxi egingo dute. Udalak egin dituen aurreikuspenen arbera, sei-zortzi bat astez izango da itxita igerilekua lanak egiteko. Besteak beste instalazioak eraberrituko dituzte eta horrekin batera igerilekuko estalki berria jartzeko fatxadetako arotzeria berrituko dute. Erabiltzaileek ezingo dute igerilekua erabili, baina horren ordez, obrak egiten dituzten bitartean, Oarsoaldeko udalerrietako beste igerilekuak erabiltzeko aukera izango dute Lezoko udalak, Oiartzun eta Errenteriako udalekin adostu ostean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.