
Lasterketa dela eta, aparkalekuak kenduko dituzte Nafarroa etorbidean. Horregatik, aparkalekuak jarriko dituzte larunbat eguerditik igandeko 18:00ak arte Papresan eta Fanderiako tenis kantxan.

Jeltzaleek salatu dute EH Bilduk "gehiengoa izango balu bezala jokatzen duela, oposizioko alderdiak gutxietsiz eta mespretxatuz".

Blues Foundation erakunde estatubatuarrak Hondarribiko Blues Jaialdia saritu du, generoari egiten dion ekarpenarengatik. "Harrituta gaude. Sari honek urteotan egindako lana berresten du", onartu du Carlos Malles jaialdiaren zuzendariak. Urtarrilaren 23an jasoko dute Keeping The Blues Alive saria, Memphisen. Uztailerako hamargarren ekitaldia antolatzen ari dira.

Orain hamar urte baino gehiago hil ziren pertsonen hezurrak aterako dituzte.

Zortzi laguneko taldea osatu behar da bisita egin ahal izateko. Udazkenean, larunbatero eskainiko dituzte ordubeteko bisitak.

Aurreikuspen ekonomikoak positiboak izanik, pasaitarrek onurak igarri beharko lituzketela defendatu du PSE-EEk.

Illunbe eta Zero Sette orkestrek joko dute alkateordetzan, 19:30ean.

19:30ean elkarretaratzera deitu dituzte herritarrak, plazako txoko feministan.

Hiru batzar egingo ditu hilabete honetan koalizio ezkertiar eta soberanistak, udaberriko bozketak lantzen joateko. Hilaren 13an eta 20an (Xenpelar Etxean, 19:00etan) eta 29an (Alkartetxean, 11:00etan) izango dira bilerak.

Lanek sei zortzi aste irautea aurreikusi du udalak
