EAJk uste du EH Bilduk ez duela adostasunetarako borondaterik

Jeltzaleek salatu dute EH Bilduk "gehiengoa izango balu bezala jokatzen duela, oposizioko alderdiak gutxietsiz eta mespretxatuz".

Iragan astelehenean datorren urteko tasak eta zergak adosteko udalbatzarrean udal gobernu taldeak izan zuen jarrerarekin kritiko agertu da EAJ. Jeltzaleen arabera, EH Bilduk  “soilik interesatzen zaionean” hartzen ditu kontuan oposizioko alderdiak, beren proposamenak aurrera ateratzeko ez duelako adostasunaren “beharrik ez eta nahirik ere”. Jeltzaleek beren proposamenak pasa den asteko ostegunean aurkeztu zituztela jakinarazi du EAJk, “gobernuak eta oposizioko gainerako alderdiek neurriak aztertzeko eta  partekatzeko nahikoa denbora izan zezaten”. Proposamenak aurrez ezagutu arren gobernua ez delako beraiekin harremanetan jarri kexatu  dira jeltzaleak. “Oposizioko taldeek minutu gutxi batzuk izan genituen udalbatzan gure proposamenen berri emateko eta ez da nahikoa denbora neurriak aztertu eta haien inguruan bozkatu ahal izateko, gauzak ondo egin nahi badira behintzat” gaineratu dute. Jeltzaleen ustez, EH Bilduren kudeaketa eredua “desastre hutsa da”. “Inposizioan oinarritutako eredua” dela iritzi diote, eta informazio falta salatu dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.