Aparkalekuak egokituko dituzte Behobia-Donostiagatik, eta autobus lineak aldatu

Lasterketa dela eta, aparkalekuak kenduko dituzte Nafarroa etorbidean. Horregatik, aparkalekuak jarriko dituzte larunbat eguerditik igandeko 18:00ak arte Papresan eta Fanderiako tenis kantxan.

Lasterketa dela eta, aparkalekuak kenduko dituzte Nafarroa etorbidean. Horregatik, aparkalekuak jarriko dituzte larunbat eguerditik igandeko 18:00ak arte Papresan eta Fanderiako tenis kantxan. Bestalde, U7 eta U11 autobus lineatan aldaketak egongo dira, 10:50etik 14:10era. Geltoki hauek: Galtzarabordako kiroldegia, Nafarroa etorbidea, Touring etorbidea, Fanderia 17, Erramun Astibia eta Resurreccion Maria Azkue. U11n, berriz, beste geltoki hauek ezabatuko dituzte igande goizean: Beraungo anbulatorioa, Telefonika, Alaberga 72, Cristobal Gamon ikastetxea, Sorgintxulo eta Biteri 41. Autobusak Galtzarabordako kiroldegian emango du buelta.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.