
Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eskualdeko lau herrietan 45 errezeta jaso ditu lau udalerrietako 32 establezimendutan, fruitu eta barazkiak oinarri dituztenak. Errenteria-Oreretako Euskaldarrak elkartean egin zuten atzo sari banaketa.

Errandoneako urtegitik ura hartzen duten 8.540 kontagailu aldatuko dituzte. Bederatzi hilabete prozesua izango da, eta herritarrei informazio zehatza emango diete.

Nafarroako Erriberako produktuak erosteko, eta bide batez, hango euskalgintza laguntzeko —%25 bideratuko dute—, 50 euroko saskia eros daiteke. Proiektua zein Erriberako euskalgintzaren egoera azaldu zuten asteartean Errenteria-Oreretan, hitzaldi batean. Erriberako AEKko bi ikaslek bideoa grabatu zuten, propio, hitzaldirako. http://youtu.be/7FUxSfSAkS8

Basurtuko ospitalera eraman zuten asteazkenean Basauriko espetxean duten preso oreretarra, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Arnas arazoak zituen, eta birikan isurtzea aurkitu zioten. Birika infartua edukitzeko arriskuan dago, eta frogak egingo dizkiote ospitalean. Nahasmen obsesibo konpultsiboa du.

Igandeko lasterketaren berri zehatz izateko informazio orokorra, aholkuak, korrikalarien iritziak eta bestelakoak bildu diru Oarsoaldeko eta Bidasoko euskarazko egunkariak. Ondoko PDFa jaitsita ikus daiteke dena.


Andy Villalon gitarrista kubatarrak kontzertua emnago du ostiral honetan, hilak 7, 21:00etan Banako aretoan. "Inguruko gitarra looper onenetariko bat da, doinu, moldaketa eta soinu guztiak gitarrarekin unean osatzen dituen musikari fina", azaldu du Urbil Artola Banakoko arduraunak.

PSEk egindako kritikak "urduritasuna, memoria koherentzia eza" islatzen duela uste du Jose Manuel Ferradas Ezker Anitzako zinegotziak.

Town of runners dokumentala proiektatuko dute ostiralean, hilak 7, Itsas Etxea Auditoriumean, 20:00etan. Ondoren Sintayehu Eshetu eta Biruk Fikadu protagonistekin hitzaldia egongo da. Etiopia-Utopia Fundazioak antolatzen du eta sarrerak 4 euro balio du.

Zurriolako Mosaikoan 5000 lagun biltzea zen erronka eta jada 10.000 lagunek eman dute izena jada; igandean, Behobia-Donostia bitartean koloretako aterkiak zabaltzeko eskatu dute.

Kanta zaharrak eta berriak joko ditu oriotarrak Elorsoro kiroldegian. http://youtu.be/L0oflZiXBUw

Camerata Lirica taldeak La Traviata operaren moldaketa eszeneratua egingo du igandean, hilaren 9an, Itsas Etxea Auditoriumean. Sarrerak 8 euro balio du.

Lehen ekitaldia bihar izango da, Khea Ziater taldeak Gezalan antzerki saioa emango du, 'Satisfakzion'. Herriko eragileek antolatuko dute, abenduaren 15etik 24ra, Liburu eta Disko Azoka.

Hilaren 21era arte eszenatoki bilakatuko dira kaleak film laburren jaialdiarekin.

