Fruta eta barazkien errezeten sariak banatu dituzte

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eskualdeko lau herrietan 45 errezeta jaso ditu lau udalerrietako 32 establezimendutan, fruitu eta barazkiak oinarri dituztenak. Errenteria-Oreretako Euskaldarrak elkartean egin zuten atzo sari banaketa.

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eskualdeko lau herrietan euskaraz idatzitako 45 errezeta jaso ditu lau udalerrietako 32 establezimendutan, fruitu eta barazkiak oinarri dituztenak. Errenteriarrek udaberriko produktuekin osatu behar zuten errezeta, lezoarrek negukoekin, oiartzuarrek udazkenekoekin eta pasaitarrek udakoekin. Sari banaketa atzo arratsean egin zuten, Errenteria-Oreretako Euskaldarrak elkartean.
Errezeta lehiaketaren irabazleak, udaletako ordezkariekin

Errezeta lehiaketaren irabazleak, udaletako ordezkariekin

Herri bakoitzeko hiru irabazle hautatu dituzte, eta bakoitzak 50 euroko bono bana jasoko du, errezeta utzi duen establezimenduan baliatzeko. Euskaldarrak-eko kideek sari hauek ebatzi dituzte:
  • Errenteria-Orereta
    1. Joxepi Zelaide, Neguko hotzak kentzeko ilarrak. Iztietako Erlauntzan entregatu zuen.
    2. Oskar Fonseca, Udaberriko barazkiekin pasta eta gorgonzola saltsa. Bidasoa kaleko Peio frutadendan utzi zuen.
    3. Koldo Urrestarazu, Ziazerba krema limoiarekin (Peio frutadendan).
  • Lezo
    1. Marisa Jimenez, Patata olio-ozpinduak. Oroitzene euskaltegian entregatua.
    2. Giorgio Studer, Fruta mazedonia azkenburukoa (Oroitzenen).
    3. Rosa Robledo, Entsalada frutekin (Oroitzenen).
  • Oiartzun
    1. Ane Aiestaran, Masusta irabiakia. Iturriozko Pottolo janaridendan entregatua.
    2. Unai Wolfram Rekalt, Udazkeneko delizia (Elizaldeko Elordi janaridendan).
    3. Maria Jesus Gorostidi, Kalabaza krema (Elizaldeko Belutene janaridendan).
  • Pasaia
    1. Arantxa Belaunzaran, Laranja bizkotxoa. Pasai Donibaneko Centi dendan entregatua.
    2. Karmele Rodriguez, Alberjiniak beteta (Pasai Donibaneko Centin).
    3. Aratz Arrospide, Zainzuriak estragoi saltsan (Trintxerpeko BMn).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.