Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Errenteriako bosgarren edukiontzia "iragarritako porrota" da Eguzkirentzat

Erabakia alderdi politikoen "kalkulu elektoralen arabera" hartu dela esan du talde ekologista eta antinuklearrak, eta ziur dago "emaitza eskasak" lortuko dituela. Eredua inguruko herrietan dagoela esan dute.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2014/11/08
Oarsoaldeko Eguzkiren arabera, Errenteria-Oreretan urtarrilean ezarriko den borondatezko bosgarren edukiontzia “iragarritako porrota” da, eta erabakia “alderdi politikoen kalkulu elektoralei begira” hartu dela adierazi du, “eta interes horiek, hondakinen gestioan benetako aurrerapausoak emango dituen sistemen garapena galarazten dute”. Horrela, edukiontzi hori ezartzeak, “gure etxeko ekonomia zigortu”, eta “ingurumenari bete-betetan erasotzen” diola ziurtatu du talde ekologista eta antinuklearrak. Udalari ekonomikoki merkeagoak, ingurumenarekiko jasangarriagoak, eta gizartearekiko arduratsuagoak den beste hondakin kudeaketa bat ezar dezala eskatu dio Eguzkik, “bide horretan, ezin dugu ulertu bosgarren edukiontzia ezartzea, hondakinen beste kudeaketa baterantz doan beharrezko pauso bezala ez bada”. Horrela, “erabaki eznahiko” horren aurrean, “udaleko gestoreek” jarreraz aldatu beharko dutela uste du Eguzkik, “neurri ausartagoak hartuko dituzte”, ziur baitaude bosgarren edukiontziak “emaitza eskasak” emango dituela. Eta begia inguruko herrietako ereduetan jarri du taldeak, esanaz, %85eko birziklatze tasak lortzen dituztela Oiartzun, Hernani, Pasaia, Astigarraga edo Lezok, “eskarmentuak hemen ditugu, gure inguruan, eta emaitzak ukaezinak dira. Merkeagoak, eraginkorragoak, eta baliabide gutxiago xahutzen dituzten esperientziak dira, eta ingurumen ikuspegitik, negutegi efektua duten gasen isurketa proportzio handian gutxitzen dute”. Zentzu horretan, Eguzkik gogora ekarri du Errenteriako Udala idazten ari den Energia Berriztagarrien Ekintza Plana: “Horrek irmoki dio, bertan jasota dago, negutegi efektuko gasen isurketa %65ean murriztu behar dela”. Errenteria-Oreretan birziklatze tasa, egun, %32koa dela ziurtatu du Eguzkik, eta borondatezko bosgarren edukiontziarekin %38-40ra iritsiko litzatekeela tasa hori, “zero zabor helburutik oso urrun. Beste era batera esanda, berdinetik gehiago. Birziklapenerako bi abiadura ezarriz, kontzientzia dutenek organikoa birzikla dezatela, eta besteek nahi dutena egin dezatela zaborrarekin”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Gipuzkoa, Euskal Herria

Gipuzkoako baso suhiltzaileek salatu dute foru aldundiak zenbait zerbitzu eten dituela, baso suteen «arrisku handiko» sasoi betean

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.