'El bosque negro'-ren zuzendaria hautatu dute film laburren jaialdiko onena

Paul Urkijoren (Gasteiz, 1984) filma izan da, epaimahaiarentzat, onena. Atzo egin zuten sari banaketa Niessen aretoan.

Atzo arratsaldean banatu zituzten Film Laburren Jaialdiko XIX. ekitaldiko sariak Niessen aretoan. Paul Urkijoren (Gasteiz, 1984) filma izan da, epaimahaiarentzat, onena. Horrez gain, beste hainbat garaikur banatu zituzten atzoko film emanaldian. Honakoa izan zen film laburren jaialdiaren palmares osoa:
  • Zuzendaritza onenari saria: Paul Urkijoren El bosque negro. 1.000 euro, diploma eta trofeoa.
  • Film labur dokumental onenari saria: Koldo Almandozen Hubert Le Blonen azken hegaldia. 600 euro, diploma eta trofeoa.
  • Animaziozko film labur onenari saria: Kote Camachoren Don Miguel. 600 euro, diploma eta trofeoa.
  • Fikziozko film labur onenari saria: Aitor Gutierrezen Anómalo. 600 euro, diploma eta trofeoa.
  • Euskarazko lan onenari saria: Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen. 600 euro eta diploma.
  • Oarsoaldeko onenari saria: Ander Iriarteren Otsoko. 300 euro, diploma eta trofeoa.
  • Gazte saria (16 eta 25 urte bitarteko egileak): Laura Garcia Alonsoren Alex. 600 euro, diploma eta trofeoa.
  • Publikoaren saria: Pedro Solisen Cuerdas. 300 euro diploma eta trofeoa.
  •  Aktore onenari saria: Javier Godino Te escucho filman egindako lanagatik.
  • Aktoresa onenari saria: Ainere Tolosa Zarautzen erosi zuen filman egindako lanagatik.
Jaialdiaren webgunean ikus daitezke saritutako filmen teaserrak.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.