Boxeo gaualdia egingo dute azaroaren 16an, Team Latigok antolatuta
Euskal Herriko hainbat puntutako boxeolariak izango dira Galtzarabordako kiroldegian, 18:00etatik aurrera. Tartean, Sebastian Latigo Perez ariko da, neo-profesional mailan debutatzeko asmoz
Euskal Herriko hainbat puntutako boxeolariak izango dira Galtzarabordako kiroldegian, 18:00etatik aurrera. Tartean, Sebastian Latigo Perez ariko da, neo-profesional mailan debutatzeko asmoz. Pantera Macole eta Misil Basasoro taldekideak ere ring gainean izango dira.
Argia, laserrak, soinua, dantza, aurkezlea eta beste osagai gehiago izango ditu gaualdiak. Udal Kirol Patronatuak zaleak animatu ditu bertara joan daitezen.