Zigor Garro eta Marina Bernado hasi dira epaitzen Parisen
2006an Frantziako biltegi batean hainbat arma ustez lapurtzeagatik eta biltegian lan egiten zuen familiako kideak atxikitzeagatik epaituko dituzte.
Bi euskal presoak, beste bost lagunekin batera, epaitzen hasi ziren atzo Frantziako hiriburuan. 2006an Frantziako biltegi batean hainbat arma ustez lapurtzeagatik eta biltegian lan egiten zuen familiako kideak atxikitzeagatik epaituko dituzte.
Berri agentziek jakinarazi dutenez, epaileen galderei erantzungo ez dietela iragarri zuten zazpiek, “militante politikoak” direlako. Frantziako auzitegiek eurak “terrorista” izendatzea ez dute onartu, “euren jardunbidea ezagutzeko borondate eza” adierazten duelako, eta definizio horrek “gatazkaren erro historikoak” aitortzen ez dituelako. Epaiketak bost astez luzatuko da.