Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Fanderiako presak arrapala ere izango du, berritze obrei esker

Orain dela hiru urteko euriteek, Fanderia eta Oiartzun arteko mugan XIX. mendearen lehen erdian jarri zuten presa apurtu eta desagerrarazi zuen erabat. Orain, arrapala bat egin dute, arrainek presa zeharkatzeko aukera izan dezaten.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2014/11/13
Orain dela hiru urteko euriteek, Fanderia eta Oiartzun arteko mugan XIX. mendearen lehen erdian jarri zuten presa apurtu eta desagerrarazi zuen erabat. Berreraikitzeko asmoz, Gipuzkoako Foru Aldundiari laguntza eskatu zion Errenteriako Udalak eta 68.311,40 euro eman zizkion. Iaz, gainera, Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Zerbitzuak presa berreraikitzeko proiektua idatzi zuen, 185.644 euroko aurrekontua zuena.
Fanderiako presak arrapala izango du

Fanderiako presak arrapala izango du

Luisma Diez Hirigintza eta Mantenu zinegotziak gaur goizean, Fanderian bertan, azaldu duenez, hainbat erakunde eta eragilerekin harremanetan jarri ziren presaren obrak egiteko: URA agentzia, aldundiko Landa Garapenerako saila, Papresa eta ekologistak. Presa berreraikitzean arrapala bat egingo zutela erabaki zuten, arrain espezieek presa zeharka zezaten. Apirilean findu zuten proiektua. Aldaketa handirik ez Arrapalak ez du aldaketa morfologiko handirik eragin. 35 metro luze ditu, 19 zabal eta %7ko malda. Arrainek presa zeharka dezaten, arrapala zeharkatzen duen bide maldatsu bat eraiki dute. Presak, ez dirudien arren, lehen zuen altuera bera mantendu du. Ibaiaren ibilgua bere horretan mantentzeko horma egokiak jarri dituzte, eta kokozko geruzaz estali dute. Arrapala Construcciones Otegi y Gaztañaga eraikuntza enpresak egin du, eta kostea 251.055,25 eurokoa izan da. Finantzazioa honakoa izan da:
  • 65.048,42 euro aldundiak, presatik arrapalara pasatzeagatik.
  • 92.822 Papresak.
  • 93.184,83 euro Errenteriako Udalak.
Uholdeengatik, baina, aldundiak udalaren zatiko 68.311,60 euro ordaindu ditu. Beraz, udalak 24.873,23 euro soilik ordaindu ditu. Horrez guztiaz gain, Fanderiako kanalean ur ibilgua bermatzeko lanak egin dituzte. Diezek adierazi duenez, Fanderiako errota zaharrari “balioa eman” nahi diote, eta energia berriekin zerikusia duen zerbait didaktikoa egin. Paisaiarako ekintza plana Ingurumen eta Mendi zinegotzi Jose Manuel Ferradasek jakinarazi duenez, Oiartzun ibaiaren paisaia atontzeko ekintza plana abiaraziko dute urtarrilean. Sei hilabete iraungo ditu idazketak. Kostua 42.500 eurokoa izango da, eta horren zati handi bat —30.000 euro— Eusko Jaurlaritzak jarriko du. “Mota horretako laguntzak lehen aldiz emango dituzte”, esan du Ferradasek, “eta laguntza jasoko duten hamahiru udaletatik, Errenteriakoa da diru gehien jasoko duena”. Ibaia bere osotasunean —presatik porturaino— hartuko duela nabarmendu du, eta herriko hainbat eragilerekin harremanetan jarriko direla adierazi du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.