Auzo bakoitzak erabakiko du batzarrean zertan inbertitu dirua datorren urteko aurrekontuan, teknikarien bideragarritasun planak kontuan hartuta.
Larunbatean eta igandean ahotsaren eta entonazioaren gainekom gogoeta egingo dute. Kataluniako Tornaveus taldea Oiartzunen izango da.
Irekia izango da koalizioaren batzar eratzailea, Trintxerpeko liburutegian, 11:00etatik 14:00etara.
Panpin laborategiak Niessen antzezlan berria aurkeztuko du, 19:00etatik aurrera. Sarrerak zortzi euro balio ditu.
11:00etan aterako dira etzi (larunbata) plazatik Urkabe aldera, Janaria eta perretxikoak sartzeko saskiak eramateko eskatu dute.
Juan Karlos Estevez Melli hiru urtez espetxeratzeko agindua kaleratu zuen asteartean Espainiako Auzitegi Nazionalak, eta edozein momentutan atxilotu dezakete. Horren harira, herrikideen babesa eskertuz eta Espainiako Estatuak "prozesuaren kontra duen estrategia errepresiboa" salatuz, bideoa egin du. https://www.youtube.com/watch?v=hl8jJopd4gc
19:00etan da hitzordua, plazan. Korrika egiteko ohiturarik ez dutenek, iaioagoen laguntza jasoko dute.
Kontsumo arduratsuarekin batera, hondakinak murriztearen eta berrerabilpenaren garrantziaz kontzientziatzea du helburu azokak
Orain dela hiru urteko euriteek, Fanderia eta Oiartzun arteko mugan XIX. mendearen lehen erdian jarri zuten presa apurtu eta desagerrarazi zuen erabat. Orain, arrapala bat egin dute, arrainek presa zeharkatzeko aukera izan dezaten.