Kontsumo arduratsuarekin batera, hondakinak murriztearen eta berrerabilpenaren garrantziaz kontzientziatzea du helburu azokak
Jende ugari hurbildu zen iaz azokara
Kontsumo Arduratsuaren III. Azoka antolatu du Lezoko Udalak hilaren 29rako. Hondakinak Prebenitzeko Europako Astea egingo dute hilaren 22tik 3oera eta horren barruan kokatu du azoka udalak. Hiru edizioetan helburu berak mantendu ditu azokak, herritarrak kontsumo arduratsuaren garrantziaz kontzientziatzea batetik eta hondakinak murriztu eta berrerabilpena bultzatzeko jarrerak sustatzea, bestetik. Horrekin batera Eskolako Agenda 21 egitasmoan lanean diharduten ikasleen lanak kalera atera nahi dituztela esan dute Ainhoa Zabalo alkateak eta Aitor Gonzalez Izadi 21 Ingurumen aholkularitzako teknikariak.
Kontsumitzaile arduratsuak hezeta dutela helburu eta bide horretan ezinbestekoa dela ohitural aldatzea gaineratu du Zabalok gaurko agerraldian: “Gure gizarte honetan ia ohitura bilakatu da guztia abiadura handiz egitea. Har dezagun patxada apur bat erosketak egiterakoan gure buruari galdetzeko erosiko dugun hori behar dugun edo ez, non ekoitzi den, nork ekoitzi duen, zein baldintzetan egin den, hondakinik sortuko ote duen…”.
Bigarren eskuko objektuen salmenta
karlos Saldise plazako aterpean egingo dute azoka eta lezoarrek etxean dituzten bigarren eskuko gaiak saltzeko aukera izango dute antolatzaileek zehaztu dutenez: “Arropa, tresnak, liburuak edo bestelako produktuak saltzeko aukera izango dute”. Baldintza bakarra jarri dute, salduko diren produktuak erabilgarri egotea. Postua jartzeko gainera, izena eman beharko dute aurrez interesdunek. 943 49 22 15 telefono zenbakira deitu beharko dute horretarako edo
helbide honetara mezua bidali.
Herritar bakoitzak izango du bere salmentarako espazioa Gonzalezek azaldu duenez eta gainera, udalak oihalezko poltsak banatuko dizkie saltzen dituztenak bertan sartu eta erosleei emateko.
Herritarren salmenta postuez gain, bestelako postuak ere izango direla gaineratu du Gonzalezek: “Eskolen gunea izango da, bertan eurek bildutako produktuak saltzeko, zein hazien tailerraren berri emateko; nekazal gunea Lezon bertan ekoitzen diren garaiko nekazal produktuen erakustoki; erantzukizun sozialaren esparruan aritzen diren elkarteak izango dira”. Horren harira, Goiener, Askekintza taldea eta Fiare Banka etikoko Oarsoaldeko ordezkariak azokan izango direla esan du.
Gaztetxoei begirako tailerrak
Plastikozko hondakinekin karterak, brotxeak eta autoak egitenikasiko dute azokara hurbiltzen diren gaztetxoek 11:30etik aurrera. Izan ere, hondakinen berrerabilpen tailerra antolatu dute azokaren barruan. Hori bai, pate hartu ahal izateko brika edo plastikozko botila eraman beharko dute. Auzo konpostaren aurkezpen ekitaldia egingo dute udal ordezkariek, bestalde, 13:00etan. Azokaren aurtengo edizioa agurtzeko berriz, pintxo dastaketa izango da 13:15ean.
Antolatzaileek herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera postuak jarriz, tailerretan parte hartuz, edota goizean zehar Saldisera hurbilduz.
Kartel_azoka-def