Esponsorizazioatzeko iniziatiba Errenteriako Berdintasun Planak kirolerako dituen helburuekin bat egiten du. kirolean emakumeen presentzia sustatzea eta parte hartzea, eta egindako kirolari ikusgarritasuna ematea.
Denboraldi honetan guztira 45 kirolari biltzen dituzten hiru talde babestuko dituzte. Irailaren 4an argitaratu zituzten babesa lortzeko oinarriak. Baldintzak bete dituzten hiru taldeez gain, Rentoks sofbol taldea eta Oiarso Saskibaloia aurkeztu ziren.

Babestutako taldeetako eta udaleko ordezkariak
Esponsorizazioatzeko iniziatiba Errenteriako Berdintasun Planak kirolerako dituen helburuekin bat egiten du. kirolean emakumeen presentzia sustatzea eta parte hartzea, eta egindako kirolari ikusgarritasuna ematea. Lau alderdi babestu nahi dituzte:
- Alde ekonomikoa, diru laguntza bermatuz.
- Berdintasunerako Kontseiluarekin lotutako irudia.
- Kirol talde horien elkarteek dituzten giza baliabideen zein baliabide materialen erabilera parekidea.
- Komunikabideei lotutako sustapena. Berdintasunerako kontseiluak landuko du.
Ereintzak 2.000 euroko diru laguntza jasoko du, Hibaikak 1.647,06koa eta, azkenik, Errenteriako Atletismo Taldeak 2.352,94 eurokoa. Berdintasunerako Kontseiluak kirol klubei euren esfortzua eskertu die.