'Cordelias' filmak irabazi du Ikuska

Gracia Querejetak zuzendutako filmak antzezlan bat prestatzen diharduen emakume presoen istorioa kontatzen du; Mintzagun saria Kepa Errastik zuzendutako aitona mantangorria filmarentzat izan da.

Bukatu da 2014ko Ikuska. Larunbatean banatu zituzten sariak, Trintxerpeko alkateordetzan, saritutako hainbat protagonista bertan zirela. Parte-hartzaile gehienek esker ona adierazi eta aste osoan proiektatutako lanen kalitatea goraipatu zuten. Epaimahaiaren sari berezia Sequence filmak eskuratu du eta Bikini: una historia real filmaren protagonista Sergio Caballerok irabazi du. Benidorm herria turistikoa bilakatu zuen Pedro Zaragoza alkatearen papera egiten du Caballerok.  
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.