18 eta 23 urte bitarteko gazteek hartuko dute parte Irusoin eta Ubiqak antolatutako Nik Mashup proiektuan. Helburua dokumental bat egitea da, euskal gatazkak Trantsizioa delakoaren ondoren Errenteria-Oreretan izan duen eraginaren testigantzak jasoz.
18 eta 23 urte bitarteko gazteek hartuko dute parte Irusoin eta Ubiqak antolatutako Nik Mashup proiektuan. Helburua dokumental bat egitea da, euskal gatazkak Trantsizioa delakoaren ondoren Errenteria-Oreretan izan duen eraginaren testigantzak jasoz. Prozesu bat prestatu dute gazte talde horrekin lantzeko, elkarbizitza, memoria, nortasuna eta gatazkaren inguruan hausnarketak egiteko. Errenteriako Udalak eta Donostia 2016k lagundu du.
Lanketa hori Torrekuan egingo dute datorren larunbatean eta abenduaren 12an eta 13an. Bi asteburu horietan tailerrak izango dira, Geuz taldean gatazkak konpontzen aritu diren adituekin. Horrez gain, sakelakoarekin enkoadreak egiten, zein motako galderak planteatu eta abar ikasiko dute, hirugarren asteburuan praktikan jartzeko. Gainera, ariketa mentalak eta fisikoak egingo dituzte. Prozesu hori guztia grabatuko dute, eta dokumentalerako errekurtsoak hartzeko beste hiruzpalau egun solte hartuko dituzte.
Izena eman edo informazio gehiago nahi dutenek,
ixi@nikmashup.org helbidera idatzi beharko dute, edo
egitasmoaren webgunean sartu. Honakoa izango da Nik Mashup-en egitaraua:
- Lehenengo tailerra: azaroaren 29an, 09:30etik 20:00etara. Egun pasa, elkarrekin bazkaldu.
- Bigarren asteburua: Abenduaren 12an 15:30etik 19:30era, eta abenduaren 13an 10:00etik 14:00etara, bazkarirako atsedena, eta 15:30etik 19:30era.
- Hirugarren asteburua: Abenduaren 20, 10:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 19:30era.
- Hiruzpalau egun solte fikzionatzeko: irudiak hartu herrian zehar, errekurtsoak…