Astrako esperientzia bertatik bertara ezagutzeko Gernikara joango dira antxotarrak

Bukatu berri den Luzuriaga herri-ola prozesuaren barruan Gernikako Astrako kideen bisita jaso zuten parte-hartzaileek; orain bisita itzuli eta hitzez jasotakoak zuzenean ezagutzeko bidaia antolatu dute Luzuriaga Martxanek eta Antxotarrok Historia Mintegiak.

Lehengo larunbatean bukatu zen Antxon Luzuriaga Martxenek antolatutako Luzuriaga herri-ola prozesua. Batzar erabakitzailea egin zuten kultur etxean, eta hemendik aurrera gauzatu beharrekoak erabaki zituzten. Adi egoteko eskatu dute, eta laster “auzolan handi bat martxan” jarriko dutela iragarri. Bestalde, gogoratu dute, larunbatean Gernikako Astra ezagutzeko irteera antolatu dutela. Interesdunek mezu bat bidali besterik ez dute. Bisita egin ondoren kontzertua izango dela ohartarazi dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.