2014/11/26

'The Mystery of Years' kaleratu dute Landarbasok eta Kaabestrik, eguberrietako abestiekin

Dan Forrest konpositore estatubatuarraren hamar pieza jaso dituzte diskoan, eta, horietako bat, estreinaldia da. Jada salgai dago, hamabost euroren truke.

EH Bilduren harigara prozesua azken txanpan da

Larunbatean Donibanen eta San Pedron egingo dituzte azken biltzarrak, 11:00etatik 13:00etara.

olatz mitxelena

Astrako esperientzia bertatik bertara ezagutzeko Gernikara joango dira antxotarrak

Bukatu berri den Luzuriaga herri-ola prozesuaren barruan Gernikako Astrako kideen bisita jaso zuten parte-hartzaileek; orain bisita itzuli eta hitzez jasotakoak zuzenean ezagutzeko bidaia antolatu dute Luzuriaga Martxanek eta Antxotarrok Historia Mintegiak.

olatz mitxelena

Sare aurkeztuko dute ostiralean Lezon

https://www.youtube.com/watch?v=5KpAtzSSkYk

oarso bidasoko hitza

Feminismoan trebatzeko ikastaroa antolatu dute Antxon

Jabekuntza eskolak antolatu du bi eguneko ikastaroa; saioak Antxoko ikastolan izango dira, ostiralean eta larunbatean, Sentitu, pentsatu, ekin eta mugitu feminismoan izenburupean.

olatz mitxelena
Duintasun martxa

Duintasunaren Martxa Trintxerpetik abiatuko da larunbatean

Gomistegiko biribilgunetik abiatuko da martxa, Ogia, lana, etxea eta duintasuna lelopean, 11:00etan.

olatz mitxelena

Irabazi Pasaiak bigarren batzarra egingo du gaur Trintxerpen

19:00etatik aurrera bilduko dira Trintxerpeko alkateordetzan; koalizioak parte hartzera deitu du.

olatz mitxelena

Kontsumo arduratsuaren azokan 50 postu izango dira

Larunbat honetan egingo dute azokaren hirugarrem aldia. Postuekin batera, hondakinen berrerabilpen tailerra eta auzo konpostaren aurkezpen ekitaldia egingo dute.

Emakumeen kontrako indarkeria, ikusten dena eta ikusezina, salatu dute herrietako plazetan

Oarsoaldean eta Bidasoan elkarretaratzeak egin dituzte A25aren harira

oarso bidasoko hitza
Gehiago