EH Bilduren harigara prozesua azken txanpan da
Larunbatean Donibanen eta San Pedron egingo dituzte azken biltzarrak, 11:00etatik 13:00etara.
Antxon eta Trintxerpen batzarrak egin eta herritarrekin batera adostu ditu EH Bilduk datorren legegintzaldirako programaren nondik norakoak. Larunbatean San Pedron eta Donibanen egingo dituzte #harigara prozesuaren barruko azken bi batzarrak, eta parte hartzera deitu du koalizioak. Sanjuandarrei eta sanpedrotarrei ez ezik, aurreko bi batzarretan parte hartu ezin izan duten guztiei zabaldu diete gonbidapena. Bi batzarrak 11:00etan dira, eta 13:00ak arte luzatuko dira. Victor Hugo etxean bilduko dira sanjuandarrak eta udal aretoan sanpedrotarrak.