Feminismoan trebatzeko ikastaroa antolatu dute Antxon

Jabekuntza eskolak antolatu du bi eguneko ikastaroa; saioak Antxoko ikastolan izango dira, ostiralean eta larunbatean, Sentitu, pentsatu, ekin eta mugitu feminismoan izenburupean.

Feminismoan trebatzeko ikastaro honetan gorputzari eta mugimenduari garrantzi berezia emango diotela jakinarazi dute antolatzaileek, eta burua eta arrazoia bezainbeste gorputza eta emozioak landuko dituztela ohartarazi, “biak osagarriak eta beharrezkoak direlako”. Emagin elkarteak gidatuko duen ikastaroa Sentitu, pentsatu, ekin eta mugitu feminismoan izenburupean. Ostiralean 17:30etik 21:30era izango da saioa, eta larunbatean, 10:00etatik 14:00etara. Interesdunek Berdintasun sailera idatzi dezakete, edo eta Harremantxorekin harremanetan jarri.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.