Emakumeen kontrako indarkeria, ikusten dena eta ikusezina, salatu dute herrietako plazetan

Oarsoaldean eta Bidasoan elkarretaratzeak egin dituzte A25aren harira

Oarsoaldean eta Bidasoan atzo egin zituzten Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunaren barruko mobilizazioak, A25ekoak. Irunen, Antxon, Oiartzunen,  eta Errenteria-Oreretan egin zituzten elkarretaratzeak. Bertan, ehunka herritarrek, emakumeen kontrako indarkeriak mila aurpegi dituela adierazi zuten, batzuk ikusten direnak, gehienak ikusezinak. Oarsoaldeko hiruetan Oarsoaldeko Mugimendu Feministak deitu zituen elkarretaratze horiek. Irunen bi izan ziren, lehena udalak eta hainbat emakume taldek deitua, bigarrena TASek antolatutakoa (Txingudi Anti Sexistak).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.