Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

'The Mystery of Years' kaleratu dute Landarbasok eta Kaabestrik, eguberrietako abestiekin

Dan Forrest konpositore estatubatuarraren hamar pieza jaso dituzte diskoan, eta, horietako bat, estreinaldia da. Jada salgai dago, hamabost euroren truke.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2014/11/26
Gaur egin dute diskoaren aurkezpena, Errenteria-Oreretako udaletxea. Dan Forresten hamar pieza jaso dituzte bertan. Iñaki Tolaretxipi Landarbaso abesbatzako zuzendariak diskoaren prozesu osoa azaldu du. “Iazko urrian Euskadiko Orkestra Sinfonikoa —bertako kideek osatzen dute Kaabestri— gurekin jarri zen harremanetan, abenduaren 14an Eguberri kutsua zuten abestiekin kontzertua egiteko gonbidatuz”. Tolaretxipik azaldu duenez, matineea eman baino bi aste lehenago 500 sarrerak agortu ziren.
Balenciaga, Tolaretxipi, Gysling eta Barandiaran

Balenciaga, Tolaretxipi, Gysling eta Barandiaran

Kontzertua osatzeko Dan Forrest konpositore estatubatuarrarekin jarri ziren harremanetan. “Bere konposiziorik ez zen abestu Europan ordura arte”, jakinarazi du, eta primizia eman du: diskoko Benedictus abestia estreinaldia da. Jaso zituzten kritika onak zirela eta, disko bat grabatzea proposatu zieten Landarbaso eta Kaabestriri. Otsailean grabatu zuten diskoa, eta orain aurkeztea erabaki dute, Eguberrietako abestiak dituelako. “Atsegingarria eta zorrotza” Julitxu Gysling Gipuzkoako Abesbatzen Federazioko presidenteak hartu du hitza ondoren. “Orain dela hogei urte, Argentinatik iritsi nintzenean”, gogorarazi du Gyslingek, “Landarbaso abesbatzan hasi nintzen. Korua ilargien faseak bezalakoa da: ez da inoiz hiltzen, eta gorakada eta beherakadak ditu”. Gaur egun gorakada hartu duela zehaztu du. Diskoa hiru aldiz entzun duela adierazi du Gyslingek, eta “atsegingarria eta zorrotza” dela uste du, “sentsazio onak sorrarazten dituenak”. Gainera, Landarbaso abesbatzak Errenteria-Oreretaren eta Euskal Herriaren izena munduan zehar eramaten duela baietsi du. Esther Barandiaran aritu da pianista moduan. Tolaretxipik deitu zionean, “ilusio handia” egin ziola onartu du. “Lan fina eta zehatza izan da, eta dena ematen saiatu gara”, adierazi du pianistak. “Oso kontent eta harro nago emaitzarekin. Lan biribila da”, gaineratu du Barandiaranek. Irune Balentziaga Kultura zinegotziak, bere aldetik, lana eskertu die: “Proiektuaren atzean dauden emozio eta baloreak txalotu behar dira. Lan eta dedikazio handia egon da. Ahal den neurrian babesten jarraituko dugu”. Diskoa erosteko abesbatzaren webgunean edo Facebook orrialdera jo daiteke. Emango dituzten kontzertuetan ere salgai egongo da. Horrez gain, Xenpelar kulturdendan izango da eskuragarri, hamabost euroren truke. Mila aleko edizioa da.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.