Burujabetza giroa Oiartzunen

Gure Esku Dagoren ekimenez, eta Erabakitzeko Eskubidearen Astearen egun handi gisa, Gure Esku Dago Eguna egiten ari dira gaur Oiartzunen. http://youtu.be/eaL5oRVT2Xg

Azken txanpan, biderkatu dira Gure Esku Dago iniziatibari lotutako jarduerak

Ekainaren 8a bidearen bueltan da, eta data hurbildu ahala biderkatzen doaz han eta hemen erabakitzeko eskubidearen alde jendartearen inplikazioa lortzera bideratutako jarduerak. Errenteria-Oreretan ere, bada deialdirik. Kantu jirak bat egingo du iniziatibarekin eta eguerdian irten dira kantari Herriko Plazatik. 13:00etan berriz, Dantza Zati Bat egin dute zumardian, ondoren, han bertan talde argazki "erraldoia" egiteko. Antxon ere metroak eta elastikoak saltzeko mahai jarriko dute gaur, eta baita Donibanen ere. Azken hauek bi autobus bete nahi dituzte ekainaren 8rako. Irunen ere, mosaiko erraldoia osatu dute gaur eguerdian eta eta metroak saltzen aritu dira San Juan plazan. Baita Hondarribian ere, zumardian. Bihar, azkenik, Irungo Gure Esku Dago-k antolatuta Gazta zati bat dokumentala ikusteko aukera izango da Landetxako auzo elkartean, 19:00etan. http://youtu.be/PDsT3_4jUwE

oarso bidasoko hitza

Mutxikoak, igandean

hondarribiko hitza
Kukai dantza konpainia 'Gelajauziak'

Metal kontzertu pedagogikoa

hondarribiko hitza
Irudian, langileak bidea asfaltatzen

'Gelajauziak' martxan da

http://vimeo.com/77579131#at=0 Kukairen dantza ikuskizun berriak hasi du bere ibilbidea: Gelajauziak. Gaur egin dute Donostian agerraldia, eta Leioako Umore Azokan aurkeztuko dute ostiral eta larunbat honetan. Uztailaren 17ra arte itxaron beharko da Errenteria-Oreretan ikusteko.

Musikasteren aurkezpena

Bederatzi estreinaldi, Musikasten

Ostegun honetan, hilak 15, hasi eta bi asteburutan egingo dute euskal musikaren astea, Eresbilen eskutik. Aurten, Valentin Zubiaurre musikagilea eta bere lana oroituko dituzte, eta horietako Euskadiko Orkestra Sinfonikoak Andra Mari Abesbatzarekin batera emandako kontzertuan entzun ahal izango dira.

Gehiago