
Lehenengo lapurreta asteazken gauean izan zen, 22:00ak inguruan, Erdiko Kalean. Laban batekin mehatxatu zituen bi emakume eta laguntzera joan zitzaien gizon bat. Bigarren lapurreta 02:30ean izan zen, Musika Plazan, eta poltsa bat lapurtzeaz gain, bikote bat mehatxatu zuen.

18:00etan irtengo dira Tulle kaletik, eta Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso XI kaleak zein Nafarroa etorbidea eta Gamon Zumardia pasako dituzte. 19:00etan iritsiko da udaletxe parera. Harrera, baina, Merkatuzarren izango da.

Hilaren 5a izango da hileko astelehena, eta ohi bezala, Duintasuna erretiratu eta pentsiodunen elkarteak, beste hainbat eragilerekin batera, manifestazioa deitu dute. Herriko Plazatik irtengo da, 11:00etan.

Abenduaren 18an egindako plenoan, PSE-EEk, EAJk eta PPk Ingurumen Aholkularitza Kontseiluko araudiaren aldaketa proposamena ez onartzea kritikatu du EH Bilduk.