"Seme-alaben etorkizunaren alde" kalera ateratzea eskatu du Duintasunak

Hilaren 5a izango da hileko astelehena, eta ohi bezala, Duintasuna erretiratu eta pentsiodunen elkarteak, beste hainbat eragilerekin batera, manifestazioa deitu dute. Herriko Plazatik irtengo da, 11:00etan.

Hilaren 5a izango da hileko astelehena, eta ohi bezala, Duintasuna erretiratu eta pentsiodunen elkarteak, beste hainbat eragilerekin batera, manifestazioa deitu dute. Herriko Plazatik irtengo da, 11:00etan. Horrela, “bipartidismoa” pentsioen funtsa “husten” ari dela salatu dute, “euro bakar bat ere” itzuli gabe. Horrela, pentsiodunei zein euren seme-alabei “etorkizun beltza” utziko dietela gaitzetsi dute. “Borrokatzea” beste irtenbiderik ez dutela adierazi dute, baita datozen hauteskundeetan “adi egotea” ere. Gainera, pentsioak 1.000 eurotik gorakoak izatea eskatu dute, eta gizarte zerbitzuetan zein menpekotasunean murrizketarik ez egiteko galdegin dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.